MUNGIA

Prentsa Aretoa

2018/05/20

ETAren amaiera?

Komunikabide guztiak ETAren amaiera-eguna zela-eta zebiltzan egun berean, gure herrian, Mungian, hainbat eta hainbat pintada agertu ziren, talde horri eskerrak emanez (Herriaren izenean, jakina,) eta eurek egindakoa goraipatuz.

rss Ezagutzera eman
ETAren amaiera?

ARGAZKIA JAITSI

Hainbat iritzi eta balorazio argitaratu dira talde horren historia eta amaierari buruz. Berba-jario hutsa dena albo batera utzita, talde horrek egin duen  pausu bakoitzak eta justifikazio bakoitzak ideia bera berresten dute: ETAren amaiera (zoritxarrez) ez da etorri etikak edo moralak eragindako konbentzimendu baten ondorioz, aurrera ezin jarraitu izanaren ondorioz baino.

Tristea da, gero, batzuk arinkeria maila horretan ibiltzea heriotza eta hiltzea tartean daudela. Tristea da batzuek horrela goraipatzea  batez ere herritar normalak, zibilak, hiltzen urteak eman dituen talde bat; eta ez dira nahi barik hildakoak izan. Beste indarkeria batzuk ere berdin-berdin dira kondenagarriak, baina ezin du batak bestea justifikatu. Mungiar guztion eginbearra da pintada horiek egin dituztenei eta euren moduan pentsatzen dutenei esatea ezmorala dela hiltzea, tratu txarrak ematea edo torturatzea goraipatzea. Agian, batzuei azaldu beharko zaie pintada horietako bat ETAk hil zuen gure herrikide baten ama eta alaba bizi diren atearen aurrean egin dutela. Eta, beharrezkoa da, baita ere, talde horretan edo inguruan ibili direnei damutzeko eskubidea ematea, ixilean agian, baina horretaz bizitza osoan harro egoten behartu gabe. Inork ez dauka ETAri zer eskerturik.

Eta arlo politikotik begiratuta, iraingarria da edonorentzat, ETAk bere azken komunikatuan eta azken parrafoetan denoi beste borroka eta bandera bat ostutzen saiatzea, erabakitzeko eskubidearen defendataile bihurtu nahi izan baitu. ETA pertsona moduan zein herri moduan daukagun erabakitzeko eskubidearen kontrako etsairik handienetakoa izan da; beti egon da herri baten erabakitzeko eskubidea ito nahi duen estatua egon den hesiaren alde berean.

Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018