MUNGIA

Prentsa Aretoa

2016/06/20

“E-26ko hauteskundeen ondoren Madrilen aurkeztuko dugun lehen ekimena, berriz ere, euskal siderurgiari buruzkoa izango da" hitzeman du Estebanek

Bizkaitik Kongresurako berraukeratua izateko aurkezten den hautagaiak berretsi egin du EAJ-PNVk industriaren alde egiten duen apustua, eta funtzioko Gobernuak sektore honetan ezer ere egin ez izana salatu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Esteban: "EAJ-PNVk bere konpromisoa indartzen du siderurgiarekin eta bere langile guztiekin"
    2016/06/20

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI  

“Herri honek betidanik egin izan du industriaren alde. Baina, Gobernua funtzioko egoeran omen d dago eta esan du ezin duela ezer egin. Baina lantegiak, arazoak, langileak ez daude funtzioko egoera horretan eta ezin dira Espainiar Gobernuaren  aldetik ematen den ekimenik ezaren mende egon" kritikatu du Aitor Estebanek,  Kongresurako Bizkaitik berraukeratua izateko aurkezten den hautagaiak. Zentzu berean adierazi duenez "Euzko Abertzaleak taldearen aldetik E-26ko hauteskundeen ondoren aurkeztuko dugun lehen ekimena, berriz ere,  euskal siderurgiari buruzkoa izango da".

Estebanek aldarrikapen hau egin du Bilboko itsasadarraren ondoan, Portugaleten, eta EAJ-PNVk marra berdeen aldeko apustu irmoa egin du bidean bi bide ezberdin marraztuaz. Alde batetik gorria, “amildegira” daramana, irtenbiderik edo akordio aukerarik ez duena. Bestea, berdea, “gurea, akordioak, proposamenak eta konponbideak lortzera eramaten duena; Herri batek aurrera egitea ahalbidetzen duena, norberekeriatan aritu beharrean, denon ongiaren alde egiten duena”. “Jendea aspertuta dago marra gorriekin. Esan beharrik ez dago nekatuta dagoela egunero betikoak ikusteaz, betikoak telebistan, herritarrak kanpoan uzten dituen ikuskizunean, gero eta gehiago jendeak gutxi ardura diela adieraziz” azaldu du hautagaiak. “Guk beste bidetik egin nahi dugu, ikuskizun horretatik kanpo, Herri honen jendearen eta beren beharren alde eginez” hitzeman du.

Aitor Estebanek gogora ekarri du EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldea izan dela Euskadiko altzairugintza sektorearen egoeraren gaia Kongresura eraman duen talde bakarra. “Iragan apirilean izan zen” eta jeltzaleek Ganberaren babesa jaso zuten siderurgia sektorearen etorkizuna aldezteko eta bermatzeko neurriak hartu ahal izateko. “Bere burua Euskadiren interesen defendatzailetzat jotzen duen beste alderdirik ez dut ikusi, Kongresuan eserleku asko dituzten eta beren burua eraginkor jotzen duten talde handi horiek barne, osoko bilkuran euskal siderurgiari buruzko ekimenik aurkezten”. Zentzu berean salatu du Espainiar Gobernuak, funtzioko egoeran zegoela esanez “gai hau bideratu zuen Industria komisarioari eskutitza bidaliaz, guk informazioa eta Industriako funtzioko Ministroaren agerraldia ere eskatu genion arren, ukatu egin zitzaigun zerbait, hain zuzen”. EAJ-PNVk Espainiar gobernuari eskatu zion Europar siderurgia Txinatik eragindako dumping-aren kontra aldeztea eta Estatu barruan ere neurriak hartzea sektorearen etorkizuna, bideragarritasuna eta enpleguak bermatzeko.

Euskadik Estatuko produkzio osoaren erdia produzitzen du eta zuzenean edo zeharka 28.000 pertsona ditu lanean. Gai honek “irmotasuna, seriotasuna eta premia” behar ditu. Krisi ekonomikoaren eraginez siderurgia sektorearen eskariak behera egin du eta aldi berean produkzio soberakina dago Txinak sektore honetan gero eta garrantzi handiagoa duelako eta, gainera, dumping-a praktikatzen du lehiakortasuna eraldatuz eta EBren sektore honen oraina eta etorkizuna kaltetuz. Kontuan hartu beharrekoa ere bada Espainiar estatuan argindarraren gainkostua ematen dela , argindarra Frantzian baino % 33 garestiagoa delako, Alemaniakoa baino %27 garestiagoa eta Europar bataz bestekoa baino % 22 garestiagoa” azaldu du Bizkaiko hautagaiak. “Kontuan izan behar da energiaren gainkostuak produkzio koste osoaren % 15etik %20ra bitarteko portzentajea suposatzen duela lan eskuak % 10ekoa den bitartean. Beraz, argindar faktura murriztu beharra dago. Hainbat neurri hartu ahal dira. Salbuespen fiskalak aplikatu ahal dira, efizientzia energetikoa hobetzeko neurriak, eta abar” eskatu du. Zentzu berean gogoratu behar da Euzko Abertzaleak taldea, Parlamentuan adostutako akordioari esker, aurreko legegintzaldian lortu zuela “gainkostuak eta euskal industria sektoreko enpresek sufritzen duten diskriminazioa ezabatzea, beren faktura elektrikoan 50 milioi euroko murrizketa lortu zelarik” gogoratu du.

Ondorioz, Autonomi Erkidegoko industriak BPG osoaren %24 suposatzen duela gogoan izanda eta siderurgia industria sektoreko BPG osoan siderurgia % 29a dela eta enplegu terminoetan Euskadiko industriak EAEko langile guztien % 21 hartzen duela kontuan harturik “EAJ-PNVk bere konpromisoa indartzen du sektore garrantzitsu honekin eta bere langile guztiekin”. “Funtsezkoa da industria politika alorrean ditugun eskuduntzak aldeztea -azpimarratu du Estebanek-. Euskal esparrutik baino ez dugu lortuko politika guztiak (espezializazio adimenduna, lanbide heziketa, enplegua...), tresnak, programak eta eragile publiko eta pribatuak ondo lerrokatuta egotea, herri gisa ditugun gaitasun eta indar guztiak baliatuz, lehiakortasun eta enplegu alorrean ditugun helburuak lortzera begira”. Eta horretarako behar dugu “EAJ-PNVk Madrilen talde indartsua izatea, talde indartsua Kongresuan eta Senatuan, industria sektorearen interesen defentsa bermatzen jarraitzeko eta Sestaoko ACB eta Zumarragako Arcelor moduko enpresei irtenbidea emateko ahalegina eginez. Gure konpromisoa da”.

Next Euskadi