MUNGIA

Prentsa Aretoa

2009/06/26

EAJk uztailaren 4rako antolatuta GORBEAKO GURUTZERAINOKO MENDI IBILBIDEA IKURRIÑEKIN

Euzko Alderdi Jeltzaleak, Arratiko bailarako uri erakundeek plazaratutako ekimena jarraiki, datorren uztailaren 4rako Gorbeako Gurutzera arte doan mendi ibilbidea antolatu du ikurriñari omenaldi bat egiteko.

rss Ezagutzera eman
EAJk uztailaren 4rako antolatuta

GORBEAKO GURUTZERAINOKO MENDI IBILBIDEA IKURRIÑEKIN

ARGAZKIA JAITSI

EAJk uztailaren 4rako antolatuta

GORBEAKO GURUTZERAINOKO MENDI IBILBIDEA IKURRIÑEKIN

Euzko Alderdi Jeltzaleak, Arratiko bailarako uri erakundeek plazaratutako ekimena jarraiki, datorren uztailaren 4rako Gorbeako Gurutzera arte doan mendi ibilbidea antolatu du ikurriñari omenaldi bat egiteko. Mendi martxa hau datorren larunbatean, uztailaren 4an, egingo da eta goizeko 9:00etan Pagomakurretik irtengo da. Euzko Alderdi Jeltzaletik mendizale guztiei deialdia egiten zaie egun horretan Gorbeako tontorrera igoteko ikurriñekin.

Mendi martxa hau pasadan astean espainiar militarrek Gorbeako Gurutzean espainiako bandera jarri ondoren sorturiko EAJren ekimena da. Euskadik duen ikurrik adierazgarrienetariko baten burututako maniobra militar hauek polemika sutsua sortu dute. Zeanuriko Udaletxeak ez zuen "ariketa" honi buruzko inolako aurre informaziorik jaso.

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak gaur adierazi duenez, Defentsa Ministra den Carma Chacón-i galdera bat aurkeztuko dio gai honi buruz. Gorbeako Gurutzea espainiako bandera batekin "apaintze" hau bat egin du Loiuko aireportu ondoan lau F18 hegazkin militarrek burutu dituzten maniobrekin. Hegazkin hauek lurretik oso gertu ibili dira eta horrek Txorierriko auzokideak beldurtu egin ditu. Ekintza hauek guztiak burutzeko inork ez du beharrezko Udaletxeetan  inolako baimenik eskatu.