MUNGIA

Prentsa Aretoa

2009/09/21

GUZTIOK BAT 2009ko Alderdi Eguna



Irailaren 27an, Forondako zelaietan, ALDERDI EGUNA ospatuko dugu. Aurtengoa Alderdi Egun berezia izango da. Guztion partaidetza inoiz baino beharrezkoagoa da. Jende guztiari erakutzi behar diogu PSE-PP paktua euskal gizartearen borondatearen aurka dagoela.

rss Ezagutzera eman
GUZTIOK BAT
2009ko Alderdi Eguna

ARGAZKIA JAITSI



Irakurle, irailaren 27an, Forondako zelaietan, ALDERDI EGUNA ospatuko dugu. Aurtengoa Alderdi Egun berezia izango da. Lehen aldiz, oposizioan gaude eta Euzko Jaurlaritzako Lehendakaria ez da EAJ-PNVko kidea. Arrazoi honegaitik, zure partaidetza inoiz baino beharrezkoagoa da. Jende guztiari erakutzi behar diogu PSE-PP paktua euskal gizartearen borondatearen aurka dagoela.

 Gure indarra erakusteko, eguerdian, mitin politikoa hasi aurretik, GIZA IKURRIÑA izugarria osatuko dugu Forondako zelaien erdian bertaraino hurbildu garen guztion artean:


  • Mungialdeko pertsona guztiak Mungiako txosnan bilduta egon behar dira 11ak inguruan.


  • Momentua heltzean, Antolakuntzak esan digun lekuan, giza ikurriñaren zati bat osatuko dugu. Gure zatia, Mungiako txosnaren aurrean dagoen zelaiari dagokion zatia izango da.


  • Ezinbestekoa da Mungialdeko jendeak Antolakuntzak eskatu digun ikurriñaren zatian parte hartzea eta ez beste edozeinetan.


  • Aurten ez da barne eta kanpo karguen desfilerik izango.


  • Giza ikurriñaren osaketan Forondako partaide guztion partaidetza derrigorrezkoa da eta arrazoi honegatik, ikurriñaren osaketan txosna guztiak itxita izango dira.










 Bestaldetik, Mungiako Uri Buru Batzarretik beharrezkoak diren autobusak jarriko ditugu. Ohi den moduan apuntatu zaitezke Mungiako Batzokian (Batzokian bertan edo 94-6742110 telefonora deituz astelehenetik ostiralera, ostegunak izan ezik) eta bertan infomatuko zaituzte prezioa eta ordutegiari buruz.

 Bertan ikusiko zaitugulakoan, har ezazu agur bero bat JELpean.