MUNGIA

Prentsa Aretoa

2009/10/26

Andra Mari

Duela gutxi inauguratu genuen gure herrian Andra Mari esan diogun gune publikoa. Batzuentzat, beste "inaugurazio" bat besterik ez da izan. "Politikoen gauzak" esango zuen nork edo nork. Baina gauzak "egin por egin" ibiltzeko ez dagoz udaletxean gure alderdiko ordezkariak: egiten dutena helburu, asmo eta filosofia bategaz egiteko eskatzen diegu.

rss Ezagutzera eman
Duela gutxi inauguratu genuen gure herrian Andra Mari esan diogun gune publikoa. Batzuentzat, beste "inaugurazio" bat besterik ez da izan. "Politikoen gauzak" esango zuen nork edo nork. Baina gauzak "egin por egin" ibiltzeko ez dagoz udaletxean gure alderdiko ordezkariak: egiten dutena helburu, asmo eta filosofia bategaz egiteko eskatzen diegu.

Lehenengo, ez da eraikuntza sarratu, itxi, bat, plaza berezi bat baino. Herritarrak alkartzeko eta harremanak sortzeko leku bat. Herriak behe-behetik sortzeko gune bat.

Gure baserritarrentzako, bertoko produktoreentzako erreferentziazko lekua izango da. Baserriko produktuak berton produzitu eta berton saltzen dituztenei eman zaie prioridadea, lehentasun osoa. Zaila bada ere, ahalik eta gehien horren aldeko apustua egin beharra dugu, produktoreengandik eroslearengana ahalik eta denborarik laburrenean eta garraio gasturik eta kutsadurarik gutxienean ailegatzen den produktuaren aldeko apustua, hain zuzen. Horregatik ere, merkatua hara eroan genuen egun berean "Kilometro 0" mugimenduko sukaldariak joan ziren hara: euren jatetxeko produktuak jatetxetik gehienez 100 kmra dagozan produktuekin prestatzeko konpromisoa hartu dutenak. Hau guztia, modu praktikoan, sostenibilidadea esaten diogun horren aldeko lan isila baino ez da.

Barikuero-barikuero merkataritzarako gune zabal bat herriaren erdian eukiteak jende asko Mungiara ekarri eta kalera atera egiten du; horrek eragin positiboa izango du bertoko komertzioan eta ostalaritzan. Argi ikusi zuten hori Udaleko arduradunek eta Merkatarien Elkarteko lagunek, euren kolaborazioari esker lortu zuten-eta Andra Mari egiteko diru-laguntza garrantzitsu bat Merkagune programaren bidez. EAJtik animatu egi nahi ditugu Udaleko arduradunak eta merkatarien ordezkariak elkarlanean jarrai dezaten.

Beste alde batetik, gure ordezkariek herritarron iritziak entzun eta aintzat hartu egin behar dituzte. Andra Mari proiektuaren gainean ia 100 iritzi edo aportazio idatziak batu eta, euretariko asko kontuan hartuta, aldaketa batzuk egin zituzten hasierako proiektuan. Herritarrok parte hartzeko bideak ematea derrigorrezkotzat jotzen dugu Mungiako abertzaleok.

Agian errazena eta merkeena, lehengo eliza zahar osoa behera bota eta plaza berri bat egitea izango zen, baina uste dugu orain dela hogeitaka urte hasitako lana errematatu egin dugula. Orduko udal ordezkariek Andra Mari eliza zaharreko hormak eta ate nagusia kontserbatzea lortu zuten. Orain, eraberrituta eta, aldi berean, lehengo itxura gordeta, osatu egin dugu orduan hasitako asmo eder hura.