MUNGIA

Prentsa Aretoa

2009/11/12

Batzokiaren 20. urteurreneko bazkaria.

Joan den urriaren 8an, 20 urte egin ziren ordungo EBBko Lehendaria zen Xabier Arzalluzek gaur egungo Batzokia inauguratu zuenetik.

rss Ezagutzera eman
Batzokiaren 20. urteurreneko bazkaria.

ARGAZKIA JAITSI



        Ordundik asko bizi izan dugu: interes urriko eta interes handiko batzarrak; era guztietako komisio eta hitzaldiak; bazkariak eta luntxak; ANDUIren urteroko martxa neurtuaren irteera; hainbeste hauteskunde gau, hain zoriontsuak eta hain tristeak; eta askoz ere gehiago. Azken finean, Batzokia, mungiako alderdikideek gure afiliazioa bizi izan dogun etxe amankomuna izan da.

      Dana dela, azken batzarrean UBBek esan zuen bezala, Batzokiak guztion laguntza behar du aurrera ateratzeko. Danok egunero zaindu behar den zerbait dela ulertu behar dugu.

       Guzti horregatik, 20garren urtemuga ospatzeko, Mungiako UBBak azaroaren 29an, igandean, herri bazkari batetarako deialdia luzatzen du, Batzokian bertan, eguerdiko ordu bi eta erdietatik aurrera. Ohi den moduan apuntatu zaitezke Mungiako Batzokian edo 94-6742110 telefonora deituz astelehenetik ostiralera, ostegunak izan ezik. Egun horretarako 23 euroko menua izango dugu. 

        Bazkari horretan, Joseba Egibar, GBBko Lehendakaria eta EBBko kidea, gure artean izango dugu. Bazkariaren ondoren gaur egungo egoera politikoari buruzko hitzaldi bat emango du.