MUNGIA

Prentsa Aretoa

2010/10/01

Euskadiko lehenengo jaurlaritza sortzearen eta Jose Antonio Agirrek Gernikako Arbolaren pean egin zuen zinaren antzezpen bat egingo da.

Antzezpen-ekitaldia 2010eko urriaren 7an egingo da, ostegunarekin, Gernikako Batzar Etxean, 16.30etan.

rss Ezagutzera eman
Euskadiko lehenengo jaurlaritza sortzearen eta Jose Antonio Agirrek Gernikako Arbolaren pean egin zuen zinaren antzezpen bat egingo da.

ARGAZKIA JAITSI

Aurten Agirre lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrena gogoratzen delarik, AL50 Batzordeak, harako 1936 hartan Batzar Etxean egin zen Euskadiko lehenengo jaurlaritza sortzearen eta Jose Antonio Agirrek Gernikako Arbolaren pean egin zuen zinaren antzezpen bat egingo da. Antzezpen-ekitaldia 2010eko urriaren 7an egingo da, ostegunarekin, Gernikako Batzar Etxean, 16.30etan.

Antzezte-zereginetan 60 aktore eta figurantek jardungo dute, urte odoltsu eta latz haietan, Gerra Zibila bete-betean zela, gauzatu zen gertaera historiko haren antzezpenean.

Gobernu-hartzeko hitzaldiek, ekitaldi haien mahaiburutza foru-tankeraz eratzeak, gudarien desfileek eta lehenengo Eusko Jaurlaritzari egindako arma-aurkezteak gogoraraziko dizkigute 1936ko urriko 7 hartan bizi izandako une zirraragarriak.

Jendeak kanpotik (Carmelo Etxegarai/ k,) ikusi ahalko du antzezpena pantaila erraldoi baten bitartez.