Prentsa Aretoa
otsailaren 17an, ostegunean, Juan Jose Ibarretxek Mungiako Olalde Aretoan arratsaldeko 7,00tan
otsailaren 17an, ostegunean, Juan Jose Ibarretxek Mungiako Olalde Aretoan arratsaldeko 7,00tan emango duen hitzaldi-solasaldira gonbidatzen zaitugu. Bertan, Euzko Jaurlaritzako Lehendakari Ohiak, Gure Herriaren egoera politikori buruz bere gogoetak azalduko dizkigu.
Lehendakari Ohiaren esanetan, hitzaldi-solasaldia “lagunen arteko bilkura” bat izango da eta beraz Gure Herriarentzat Gizon Handi honek ordezkatu izan duenaren lagun guztiei gonbidapena luzatzera animatzen zaitugu. Era berean, Lehendakari Ohiarentzako eta parte-hartzaile guztiontzako zure galderak eta iritziak prestatzera animatzen zaitugu.
Gonbidatuaren garrantzia ikusita, Olalde Aretoa jendez gainezka ikustea espero dugu. Era berean, aktu honen bitartez, hainbeste urtetan zehar Gure Herria zuzendu duenari merezitako omenaldi bat eman nahi diogu.
Gustokoa izango duzulakoan, har ezazu agur bero bat JELpean.
Mungiako UBB
Nabarmenak...
BBB
2024/09/13
EBB
2024/01/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27