MUNGIA

Prentsa Aretoa

2011/05/07

Kanpainako ekintza nagusiak:

.-Gudarien omenez herri bazkaria, Mungiako Batzokia, Maiatzak 14 larunbata .-Kanpainako Mitin zentrala, Foruen Enparantza, Maiatzak 19 osteguna (arratsaldean

rss Ezagutzera eman
Kanpainako ekintza nagusiak:

ARGAZKIA JAITSI

Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeak gero eta hurbilago daude. Horregatik, Mungiako Uri Buru Batzarretik ekitaldi desberdinak antolatzen ari dira, guztion parte-hartze eta lanarekin ahalik eta emaitza onena lortzeko.

Aktuen egutegia:
.- Gudarien omenez herri bazkaria (eguerdiko ordu bietan), Mungiako Batzokia, Maiatzak 14 larunbata: Bazkari honen helburu nagusia gure Uri Erakundeko Gudariak omentzea da, eta bide batez gure alderdikideak batu. Gainera, EBBko Lehendakaria den Iñigo Urkullu ere gure artean izango dugu, berak hauteskundeei begira duen ikuskera gurekin konpartituz. Alderdikide guztiak gonbidatuta gagoz.
.- Kanpainako Mitin zentrala, Foruen Enparantza, Maiatzak 19 osteguna (arratsaldean -ordua zehazteke-): hauteskundeetarako egun gutxira kanpainako mitin zentrala ospatuko dogu Foruen Enparantzan. Bertan, gure Alkatetzarako hautagaia den Izaskun Uriagerekak eta Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaia den Jose Luis Bilbaok hartuko dabe parte. Egun horretan plaza jendez gainezka izatea itxaroten dogu gure hautagaiak alderdikide guztion indarra eta kemena sentitzeko jokoan hainbeste dagoen hurrengo hauteskundeetara begira. Guztion partaidetza egun honetan beraz ezinbestekoa da.
Maiatzaren 14ko herri bazkariari dagokionez, ohi den moduan apuntatu zaitezke Mungiako Batzokian (Batzokian bertan edo 946742110 telefonora deituz astelehenetik ostiralera, ostegunak izan ezik) eta bertan informatuko zaituzte menua eta prezioaren inguruan.