MUNGIA

Prentsa Aretoa

2011/06/24

Eskerrikasko Mungia!

Udalbatza berria osatu berri dugu. Mungiako herriaren botoei esker, EAJ-PNVko gizon eta emakumeok orain hasten den legealdiko udal gobernu berriaren eratzunkizuna hartu dugu.

rss Ezagutzera eman
Eskerrikasko Mungia!

ARGAZKIA JAITSI

Mungiar agurgarria,

Joan den maiatzaren 22ko udal hauteskundeen ostean, udalbatza berria osatu berri dugu. Mungiako herriaren botoei esker, EAJ-PNVko gizon eta emakumeok orain hasten den legealdiko udal gobernu berriaren eratzunkizuna hartu dugu. Eta hartu ere, erabateko babesarekin; herritarren gehiengoak saritu du gure aurreko udal ordezkariek egindako lana eta baita gure herriaren alde datozen lau urteetarako aurkeztu dugun proiektua ere.

Gure auzokideen babesa daukagula jakitea, saririk onena izan da. Orain dela hiru hamarkadatik hona, gure alderdiko gizon-emakume ezberdinek euren onena eman digute herri hau hobetzeko ahalegine an. Euren ekina, lana eta dedikazioa, eta noski, erakutsitako konpromezuari esker, zuon erabateko onespena eta laguntza lortu ditugu. Lerro hauen bitartez, gure eskerrik onena adierazi nahi dizuegu eman diguzuen konfidantzagaitik. Zuon babesak poza eta indarra ematen dizkigu; garai berri honi eta aurrean ditugun proiektuei eusteko behar dugun kemena eta adoreaz indarberritzen gaitu.

Jakin badakigu, lortutako babesa ez dela kasu al itate hutsaren ondorio, urteetan zehar erakut sitako jarduera eta herri honi diogun maitasunaren fruitua baizik. Hori dela eta, gure alderdiaren funtsaren (gaitasuna, zintzotasuna eta konpromezua) erakusgarri diren EAJ-PNVko andra-gizonek, gure udal ordezkariak buru direla, lanean jarraitzen dugu atsedenik gabe.

Bai gure alkatea den Izaskun, baita gobernu taldea osatzen duten Karmen, Igor, Carlos, Luis Mari, Mirenbe, Jokin, Amaia eta Jon, lanean ari dira dagoeneko gure programan jaso diren helburuak lortzeko. Her ritarren ezagutza eta eurenganako hurbiltasuna ardatz bezala hartuta, zuon esanetara gaudela gogoratu nahi dizuegu, zuen proposamen eta iradokizunak entzuteko. Izan ere, denon parte-hartzeak gure lana hobeto egiten eta mungiarron beharrizanak hobeto ezagutzen lagunduko digu eta.

Hauteskunde-kanpaina "Esan eta Egin" izeneko laburpen-txoztenarekin hasi genuen, eta bertan aztertzen zen orain lau urteko hauteskundeetan aurkeztutako programa zenbateraino bete den.

Ondoren, "hauteskunde programa" bidali genizuen, gure alderdiko andra gizonen esperientzian, hausnarketan eta herriaren ezagutzan oinarritua.

Orain zera eskatzen dizuegu: gure herriaren ge hiengoaren onespena izan duen "hauteskunde programa" hori gorde dezazuela, beste lau urte barru, hasi berri dugun legealdi honetan egindakoa jasoko duen beste "Esan eta Egin" batekin alderatu ahal izateko. Hori da guk hauteskundeetan hartutako konpromezua, bai zurekin eta baita Mungiarekin. Zure laguntza izaten jarraitu nahi dugulako eta hit za eta ekina daukan jendea garelako.

Berriro ere, Mungiako EAJ-PNV osatzen dugun andra gizonok eskerrak eman nahi dizkizuegu bi hotz-bi hotzez zuon konfidantza berriro ere gugan edukitzeagaitik.

Gure ateak, beti egon diren eta egongo diren legez, zabalik daude, bai zuretzat eta baita zure ingurukoentzat ere.

Besarkada bero-bero bat eta egun hauek aprobetxatuz, GORA MUNGIA eta GORA SAN PEDRO JAIAK.

MUNGIAKO URI BURU BATZARRA