MUNGIA

Prentsa Aretoa

2012/12/21

ANGELMAN SINDROMEAREN ELKARTEA ETA MUNGIAKO UDALA ERABILITAKO TELEFONO MUGIKOR ETA TABLETEN BILKETA KANPAINA BATEAN ELKARLANEAN ARI DIRA

Angelman Sindromearen Elkarteak eta Mungiako Udalak erabilitako telefono mugikor eta tabletak biltzeko kanpaina batean ari dira elkarlanean, sindrome hau duten pertsonei laguntzeko eta gaixotasun honen ikerketara bideratzeko.

rss Ezagutzera eman
Sindrome Angelman

ARGAZKIA JAITSI

Angelman Sindromea gaixotasun neurogenetikoa da, bereizgarri kliniko oso definituekin dagoena eta 15 kromosomari lotuta doana. Ezaugarriak, besteak beste, honakoak dira: atzerapen mental gogorra, hizketa eza, ataxia eta itxura pozgarria izatea. Mikrozefalia eta konbultsioak ere ohikoak dira.

Gaur egun, Estatu Batuetan “Sindrome de Angelman” gaitzaren sendabidea aurkitzeko frogak egiten dabiltza farmako batzuekin. Froga hauen lehen emaitzak 2013.urtean izango dira, familiei esperantza bideak zabalduz. Hori dela eta, dirua biltzeari ekin diogu eta, ondorioz, “Sindrome de Angelman” elkarteak erabaki du erabilitako mugikorren bilketa egitea.

Angelman Sindromearen elkarteak, Mungiako udalaren lankidetzari esker, mugikorrak eta tabletak biltzeko puntuak jarriko ditu udal egoitza desberdinetan. Bilketa puntu zehatzak hauek dira:

UDAL BULEGOAK:

  • J.A. AGIRRE POLIKIROLDEGIA.

  • MUGIRE TXOKOA.

  • TORREBILLELA KULTUR ETXEA.

  • OLALDE ARETOA.

HEZKUNTZA ZENTROAK:

  • Bentades Ikastetxea

  • Larramendi Ikastola

  • Laukariz Ikastetxea

  • Legarda Ikastetxea

  • Mungia Institutua

Kanpaina honen arrakasta ziurtatzeko berebizikoa da herritarren laguntza eta parte-hartzea, horregatik Mungiako udaletik dei egiten diegu herritarrei, kanpaina honetan modu aktiboan parte hartzera, Angelman Sindromearen Elkartearen alde etxean dituzten mugikorrak goian aipatutako bilketa puntuetan utziz. Keinu txiki batekin gauza handiak egin daitezke.