Prentsa Aretoa
2014/02/22
EAJ-PNVren Aberri Batzarrak Izaskun Bilbao eta Jean Tellechea zerrenda buru izendatu ditu Europar Hauteskundeetarako
EAJ-PNVren Aberri Batzarrak gaur Sabin Etxean bildurik eta aho betez, Izaskun Bilbao Barandika datorren maiatzaren 25ean burutuko diren Europar Legebiltzarrerako hauteskundeetarako zerrenda buru izendatzea erabaki eta onartu du.
Izaskun Bilbaok, 52 urte ditu eta bermiotarra da. Gaur egun Euzko Alderdi Jeltzalearen parlamentaria da Eurpar Legebiltzarrean. Bilbao, Hegoaldeko EAJ-PNVren zerrenda buru izango da. Euzko Alderdi Jeltzaleak, beste alderdi politiko guztiek ez bezela, frantziar estatuan ere berezko zerrenda aurkeztuko du. Iparraldetik, beraz, Jean Tellechea izango da zerranda burua. Urruñatarra den Tellecheak ere Aberri Batzarraren berme guztia jaso du.
EAJ-PNVren erakunde gorenak Euzkadi Buri Batzarrak aurkeztutako proposamena ere onartu du, hau da, datorren maiatzaren 25eko hauteskundeetara Convergència i Uniò, Coalición Canaria eta Compromiso por Galicia-rekin batera, koalizioan, joango dela.
Nabarmenak...
BBB
2024/09/13
EBB
2024/01/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27