Prentsa Aretoa
2014/03/01
Euskadi gailendu da Eurovisionen, Izaskun Bilbao eta AIBBA taldeak eraman duen abestiarekin
Euskadi gailendu da gaur, Eurovision lehiaketan lehen aldiz parte hartu izan duen honetan. Lehen saria eskuratu du denek ‘Euskovisión‘ deitzen duten Europar lehiaketa ospetsuan. Euskadiko ordezkaritzak 12 puntuak lortu ditu eta amaierako podiumean elkartu da 11 punturekin bigarren geratu den Catalunyako ordezkariekin eta 10 punturekin hirugarren tokian geratu den Eskoziako taldearekin. Espainiak,ordea, ez du puntu bakarra eskuratu. Euskadik irabaztea lortu du Izaskun Bilbao, AIBBA taldeko liderrari esker, ‘Mamma Mia‘ abestiaren bertsioaren interpretazio akats gabea egin baitu arlo musikalean zein koreografian.
‘Euskovisión’ musika lehiaketa Sabin Etxearen aurrean kokatu den karpan ospatu da gaur, eta EAJ-PNVk Bilbon egin duen inauteri jaiko elementu nagusiena izan da. Galan parte hartu dute jeltzaleen presidente Andoni Ortuzarrek eta Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak. Burukide jeltzale biak Andoni María Iñigo eta Itxaso Carrá izan dira gaur arratsaldean, eta festibala aurkezteko arduradunak izan dira. Aurkezpenean, Ortuzarrek eta Autxak broma batzuk egin dituzte nolabaiteko mezu politikoarekin, inauteri egun honen ezaugarri den umore eta alaitasunarekin,betiere. Inguruan elkartu diren lagun eta zaleak hunkitu egin dira AIBBA taldearen interpretazioarekin eta Eurovisioneko irabazle irten direlarik, abestia berriz interpretatu behar izan dute amaiera apoteosiko batean.
Izaskun Bilbao eta Benny Uribek, Frida Sánchez Roblesek eta Björn Iturratek osatzen duten AIBBA taldeak interpretazio ezin hobea eskaini diete bertan bildu diren lagun eta zaletuen aurrean. Lehiaketarako aukeratu duten abestian azpimarratzen zen Bermeoko eurolegebiltzarkideak azken bost urteotan euskal interesen defentsan egin duen lana eta ekimena. Abestian ere egin da Euskadi nazio Europan aldarria, Europan beste nazioen pare izateko duen eskubidea,alegia. “Eskozia,Catalunya eta Euskadirekin, Europa indartsuagoa eta biziagoa izango da. Europa hobea. Osatuagoa. Eta, jakina, dibertigarriagoa ere bai”, ezarri du Andoni Maria Iñigok. AIBBAk aldi berean aldarrikatu du euskal selekzioen ofizialtasuna , hain zuzen ere,Euskadik 2020ko futbol Eurokopa Bilbon anfitrioi gisa ospatzeko aukera izan dezala.
Izaskun Bilbao izango da maiatzaren 25ean ospatuko diren europar hauteskundeetan EAJ-PNVk aurkeztuko duen zerrendako burua. Talde jeltzalea koalizioan aurkeztuko da CiU, Coalición Canaria eta Compromiso por Galicia taldeekin batera.
Nabarmenak...
BBB
2024/09/13
EBB
2024/01/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27