MUNGIA

Prentsa Aretoa

2014/04/09

EAJ-PNVk munduko euskal gizon eta emakume guztiak gonbidatu nahi ditu Ikurrinarekin argazkia ateratzera eta Aberri Eguna Ospatzera

EAJ-PNVk mundu osoko euskotarrak gonbidatu nahi ditu apirilaren 20an Bilboko Plaza Barrian egingo den Aberri Eguneko ospakizunean parte hartzera. Euskal Aberriaren jai nagusian denon parte hartzea bermatzeko eta distantziak garrantzirik izan ez dezan, EAJ-PNVk abian jarri du gaur mundu zabalean sakabanatuta dauden euskotar guztiei zuzendutako deia, dauden tokian argazkia egin dezaten Ikurriña eskuan. Irudi horiek guztiak eaj-pnv.eu web gunearen barruan jarriko den tresna bidez ikusi ahalko dira eta hilaren 20an egingo den ekitaldirako egingo den bideoan sartuko dira. Aurtengo Aberri Egunaren kariaz, talde jeltzaleak Euskadi Europan ikusgarri egiteko apustua egin nahi izan du, nazioarteko ekimenari zentzu bikoitza emateko xedez: alde batetik EAJ-PNVk eta Izaskun Bilbao eurodiputatu eta hautagaiak azken bost urteotan Bruselan eta Estrasburgon egin duten lana erakusteko; eta, beste alde batetik; EAJ-PNVk 1933 urtean Donostian " Euzkadi Europa" goiburuarekin egin zuen Aberri Eguna gogora ekartzeko. “Euskadi Europara Begira” 2014ko Aberri Eguneko goiburu honek bi gai horiei erantzuten die aurten.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk munduko euskal gizon eta emakume guztiak gonbidatu nahi ditu Ikurrinarekin argazkia ateratzera eta Aberri Eguna Ospatzera

ARGAZKIA JAITSI

Argazkiak helarazteko eta jasotzen ari garen argazkiak ikusi ahal izateko, EAJ-PNVren Web gunean kateamunduan.eaj-pnv.eu gunerako esteka jarri dugu eta bertan azaltzen da bere funtzionamendua. Gune horretan erakutsiko dira mundu osoko euskal gizon eta emakumeek bidalitako argazkiak ( batzuk bidaliak izan dira jada), beti ikurrina eskuetan edo ikusgarri dagoen tokian. Orrialde horretara EAJ-PNVren gizarte sareen bidez eta alderdikideei helarazi zaien mailing bidez sar daiteke. Parte hartzeko modua oso erraza da : galdetegi arrunta bete behar da argazkia erantsi baino lehen ; halaber, berariazko onarpena adierazi beharko da 2014ko Aberri Egunean EAJ-PNVren web orrialdera bidalitako argazkien bidez parte hartzeko eta argazki horiek Bilboko Plaza Barrian, apirilaren 20an 11:30etik aurrera emango den bideoan sartzeko.