MUNGIA

Prentsa Aretoa

2015/05/05

Denona ulertzeko modu bi dagoz, antza. Mungiako beste gazteok, zergatik ez gauza bera?

Mungian eguen gauean, hogeita hamarren bateko talde batek (edozein izen ipintzen diegula ere, agerikoa da nork eragiten duen) Mungiako lokal publiko bat (herriarena) okupatu dute: Torrebillelako errota zaharra. Askorik ez da azaldu behar hau hauteskundeetarako ekintza bat baino ez dela ikusteko. Baina larriena da pentsamolde eta jarduteko modu batzuek daukaten publikoaren kontzeptua. Herri berean bizi gara, elkar ezagutzen dugu, elkarrekin egoten gara. Eta horregatik, hain zuzen ere, argi egin behar dugu berba: gazte talde bat batu egiten da, herriarena den lokal bat hartu (beste elkarte batzuek irten egin behar izan dute hortik, antza, lokalaren egoera dela eta) eta eurentzat dela erabakitzen dute. Mungiako gainerakoek euren lokalak ordaindu egin behar dituzte eta betebehar batzuk bete behar dituzte, arauek horixe eskatzen digute eta. ¿Eta denok gauza bera egingo bagenu, posible izan liteke horrela eratutako herri bat? Mungiako gainerako 2.500 bat gazteok (17-30 urte artekook) gauza bera egiteko aukera daukagu? Gutxien-gutxienean, Mungiako gazteria osoaren izenean berba ez egiteko eskatzen diegu (eurentzat nahi dute). Mungiako EGI (Eusko Gaztedi)

rss Ezagutzera eman