Prentsa Aretoa
2015/05/04
POLITIKA EGITEKO LEHENGO MODU BERA
Bildu y el partido Asociacion Cívica Monte Berreaga
EAJ-PNVn eztabaida politiko antzuak alde batera uzteko asmoa izan dugu. Zeozer proposatzekotan aurrera begira egitea zen gure asmoa. Besteek ere horrela egitea nahiko genuke. Izan ere, politikan gabiltzanean gitxieneko seriotasuna merezi dute gure auzokideek. Alde batzuk argitzea beharrezkoa zen, beraz.
EhBildukoek beste idazki bat zabaldu dute, kontrara baino ez, hori bai; eta txarrena dena: orain arte zer egin duten ezkutatu nahian.
- Berriaga Mendi: Bildukoek beti eman izan dute botoa EAJ-PNVgaz batera (asko jota, inoiz abstentziora jo dute). Ados zeudelako izango zen, ezta? Eta, akordio baterako proposamen bakarrak EAJ-PNVk egin ditu; eta horrela segitu behar. Eta, orain... zer dela-eta kontra? Baina, zeren kontra?
- Belako poligonoko enpresa batzuek eskatu zaizkien urbanizazino gastuen kontra erreklamatu dute (eskubidea dute). Hori diru publikoaren kontura ordaindu behar dela uste du Bilduk, ala? Edonork daukagu erreklamatzeko eskubidea Administrazinoak eskatzen diguna asko dela uste dugunean, Belakon, zein Larrabizkerren, zein tanatorioaren kasuan (berez auzokoen arteko nahaste baten ondorioz sortu zena). Hau ez da kudeaketa edo gestio politikoen kontua, norberaren eskubideen kontua baino; normala, denon interesen mesederako gobernatzeak hori dakar. Zer defendatzen dute, ba?
- Babes ofizialeko etxeak jabegokoak zein alokairukoak: urteak direla onartutako plan baten parte dira. Hemen kontuak ezin dira lau urterako egin. Plan hori Bilduk ezer ezean utzi nahi badu, esan dezala eta esan dezala zenbat diru kostatuko zaigun hori denoi eta zelan erantzungo diogun, hemendik gutxira, etor litekeen beharrizanari. Mungia Beharrean udal enpresak (guztiz publikoa eta pertsonalik gabekoa) alderdi politiko guztien partaidetzaz funtzionatu du; eraikuntza-enpresa handien pentsutan ez egoteko sortu genuen denok. Euren eredua besteena bada, bale. Esatea daukate.
- Koalizio horretako udal ordezkariek argi dakite zein den erreka bideratzeko lanek edo obrek eragiten dieten etxeetako jabeak berriro kokatzeko edo plana; eta badakite ez dela ezinezkoa. Egia da nahi baino luzeago joan dela hau, baina ez dauka zerikusirik udal gestioarekin. Eta jakin, badakite.
- Prado esaten dioten auzia dela eta (Zubitalde) , espero dugu beste batzuk erabili nahi izateari uztea; politikakeria-interes hutsengatik. Badakite POGU deritzonean lehen proposamenean gagozala. Esana daukagu ez dugula nahi merkatalgune handirik. Eta badakite. Euren programaren arabera, ez dute jardun ekonomikoetarako nahi, antza. Zer, orduan? Erresidentziala? Mungiak ez du behar ez erresidentzialik, ez 15-20 urtetan herrian bertan behera jausita dagoen inguru bat. Jakin beharko lukete, jakin, epe luzerako hirigintza-diseinuetan kontua ez dela zuria ala beltza izaten eta denok saiatuko beharko genukeela asmatzen gure herrian enplegua eta bizitza ekonomikoa pizten laguntzen duen ingura sortzen. Hemendik eta hilabetera baino harago, herri honen geroaren alde lan egin nahi badute, alkarregaz joango gara. Orain beste zeozertan ei dabiltza.
- Zabalondon industriarako gorde dena: ez da ezer birkalifikatu; sail batzuen erreserba egin da, Euskadiko hainbat herritan lez, etor litezkeen aukerei zabalik egoteko. Eta aukera hori aurkezten bada, orduan horretarako aukera izateko. Zein da, bestela, gure Herriarentzat eta gure herriarentzat nahi duten eredua, ba? Esan beharra dago. EAJ-PNVn, behintzat, eredu ekilibratu eta jasangarria nahi dugu, zerbitzuak, nekazaritza eta industria daukana. Gu, behintzat, geldi egotekoak ez gara; eta ez gagoz prest aukera berriek Mungia prestatu barik harrapatzeko.
- Zer dela-eta eta zertara dator Landetxo-Olentzeroren kontra horrela jotzea? Beste zeresanik eduki ez eta gestioa iluna dela aipatu? Lehiaketa publikoan aldi baterako utzitako esplotazioa da; horretan ere EhBilduk ere parte hartu du; udal aurrekontuetarako gastu apur batzuk baino ez dauzka; Mungia Euskal Herri osoko mapan kokatu du; urtean 40.000 bisitaritik gora ekartzen ditu herrira, agian, denok hobeto errentabilizatu beharko genituzkeenak... Hori jakin badakite. Eta badakite edonork ezagutu ditzakeela gestio gora-beherak (kontzesio publikoa da, aldi baterakoa); hori bada nahi dutena, jakina.
- Bere idazkian aipatzen dituen beste kontutxo batzuk ez dira, gure ustez, maila berean ipintzekoak; iritzi eta interes partikular txikiak denon interes orokorrekin nahasteko ahalegin hutsala dira. Edo norberaren hutsuneak ezkutatzeko ahalegina: zenbat proposamen aurkeztu dituzte gure auzoen egoera hobetzeko? Euren programan aipatu ere ez dute egiten eta.
Eta jokabide bere-berean doa Berreagamendin sortutako alderdi politikoa. Batzuen interes partikular bat defendatzeko sortutako alderdi batek, orain, mungiar guztion defendatzaile bihurtu gura du eta edozein erreibindikazio bere bihurtu. Politikan jokatu nahi badute, ez zaizkie motor matxuratuak saldu behar nori eta ordezkatu egiten omen dituztenei. Azken lau urteetan, zenbat proposamen egin dituzte mungiarrontzat? Edo Berreagamendirentzat? Zer nahi dute eta noraino joan nahi dute? Orain esan behar da. Denok, lau urte barru, geunden baino txartoago egoteko punturaino?
Denaren kontra egoteak (baita defendatu dutenaren kontra ere) ez dakigu nora daroan. Inora ez; seguru. Norberak aukeratu behar du nola gura duen gobernatzea herria, baina EAJ-PNV, behintzat, horretan ez da ibiliko. Horretan ere desberdinak gara.
Batzuek eta besteek, zeozer desberdina direlakoan, politikakeria hutsaren jokabide bera erakutsi dute. Baten batek horrek balio duela uste badu, on egin daiola. EAJ-PNVn antzina ikasita daukagu hori ez dela bidea.
Nabarmenak...
BBB
2024/09/13
EBB
2024/01/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27