Prentsa Aretoa
2015/05/21
ARGUMENTU BARIK GERATU ETA IRAINA ERREKURTSO BAKARRA
Ehbilduren azken idazkia Ostabere tokatzen zaigu Ehbilduren idazki-edo bati erantzutea; berriro kontrara jardun du, berriro ganorazko proposamenik egin barik. Behar den moduko eztabaid baterako orrialde bat baino gehiago behar da, baina puntu batzuk aipatu nahiko genituzke. Izan ere, esaten dena jagon egin behar da, baina, gainera, nola esaten den ere jagon, zaindu, egin behar da. Ematen duenez, argumenturik ez daukatenean, batzuek “ez ote da izango...?” maltzurraren errekurtsoa baino ez daukatela. Ea, bada:
Berreagamendi edo tanatorioa bera. Aurreko idazkian EAJ-PNV-k esan duena egia zela esan dute akabuan, ezta?: udal gobernuak eroan duen jarduera beraren alde egon direla. 2015Ean jakin beharko lukete arduradun politikoek ezin dutela jardun nahi duten moduan. Edo bestela esan beharko lukete prozesu horretan guztian noiz jardungo zuten legalitatearen kontra edo teknikarien proposamenne kontra.
Ehbildu informazio falta daukatela eta gai batzuen gainean daturik ez daukatela dinoe (Belako, industriarako sailen erreserba, Olentzeroren Etxea...)
Edo badakite, edo ez dakite; eta ez badakite, nola ausartzen dira edozer esatera horren gai serioen gainean?
Informazio falta norbanako baten kexa izan liteke, baina eurak bezalako alderdi politiko batena? Kontratazio mahai guztietan hartu dute parte, batzorde informatibo guztietan (eurek hala proposatuta) egon dira eta gobernu ardurak izan barik zinegotzi liberatu bat euki dute legealdi osoan (EAJ-PNV-k gobernu arduragaz bi zinegotzi).
Zubitalderen (Prado) gaiari ostabere eutsi diote, baina orain zerbitzu orokorretarako proposamenerako. Guri ez aigu aukera ona iruditzen, baina erantzun jakin beharko luketen galdera hauxe da: zein dirurekin erosiko luke, ba, Mungiak sail zabal horiek? Zenbat aurrekontu hipotekatuko liguke horrelako erabaki batek? Denon dirua da.
Lauaxetako auzokoen etxebizitzak direla eta: ez die ardura beste soluzio bat bilatzea, antza, besteok ez topatzea baino. Etxebizitza berria emateko plana frustratu egin zen Loradiko etxebizitza-proiektua (ferialekua eta Bermeo bidea artekoa) atzeratu egin zenean oraingo krisiaren hasieran. EAJ-PNV-k soluziobidea bere programan proposatu du, alokairu eta jabego etxebizitza publikoarekin batera lotuta, beste aukera osagarriekin batera eta dagokien auzokoekin berba eginda. Plan horren kontra. Plan horren kontra inor ez egotea espero dugu. Baina Ehbildun badirudi inor ez dagoela horretan, antza. Zein da euren proposamena?
Etxebizitza: hori ezin da inprobisatu eta legealdi bat, gehienetan, denbora laburra da. Datu guztien arabera alokairuzkoak eta jabegokoak beharko dira (ala jabegokoetan eskaintza pribatuaren esku utzi nahi dugu dena?); eta horixe da EAJ-PNV-k proposatzen duena. Une honetan gehiagizko eskaera ez dago, ez batean, ez bestean, baina datorrenerako prest egotea tokatzen zaigu. Denok dauzkagun datuak euki beharko lituzke.
Mungia Beharrean alkarte publikoari dagokionean planteamentua oso argia zen: elkarte edo baltzu publiko bat sortzea (zinegotzi guztiak administrazio kontseiluan) egitura barik, ia kosterik ere gabe, helburu bakar batekin: lurzoru publikoan etxebizitzak eginez gero kosteak ahalik eta gutxien murriztea eta, irabazirik edo etekinik balego, irabazi hori Mungiarentzat geratzea. Harrigarria dena zera da, Ehbildu kontrako ereduaren alde egotea.
Eta auzoak direla eta esaten dutenak agiri-agirian utzi ditu: euren programan ere ahaztu dituzte. EAJ-PNVri ez zaizkio ahaztu.
Eta gero beste errekurtsorik ez dute izan eta EAJ-PNVren ahoan EAJ-PNV-k esan ez duena ipini dute. Eta horretan ere desberdinak gara: Mungiako merkataritzak eta bertoko elkartea eta Mungiako gazteek (eurek uste baino bariatuagoak) euren iritzia eta gauzak aztertzeko gaitasuna daukate. Guk badakigu hori eta guk, hori jakinda jarduten dugu. Eta euren interesek ez daukate zerikusirik Ehbilduk defendatzen dituenekin.
2015eko maiatzaren 21ean
Mungiako EAJ-PNV
Nabarmenak...
BBB
2024/09/13
EBB
2024/01/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27