MUNGIA

Prentsa Aretoa

2016/08/26

BERREAGAMENDI-BILBAINA

Bai. Beti ahaleginduko gara akordio eta adostasunen bila. Berreagamendiko ordezkariekin ere bai.

rss Ezagutzera eman

Gure programan proposatu genuen eta horretan gabiltza. Lehenengo, Berreagamendiko “Comunidad”eko ordezkariekin ahalegindu gara. Eta horrela jakinarazi zaie talde politiko guztiei (jakin badute edo “enteratu badira” Alkatetzak berak jakinarazi zielako izan da). Eta ez dugu, ulertzen, benetan, zergatik jarraitu nahi duten Berreagamendiko jabeen komunitateko ordezkariek epaiketa-bidetik; eta, besteak beste, ez dugu ulertzen bertako auzokoentzat horrek ekarriko duen koste ekonomikoagatik beragatik.

Inora ezean ez egotearren, EAJ-PNVk eta Civica Monte Berreaga alderdiak berak zuzen-zuzenean auzi honi oratu eta aurrera egitea erabaki dugu:

Berreagamendiko auzoko guztiek mungiarren zerbitzu orokorren sarean integratu nahi dutenez (abiapuntua hauxe delakoan gagoz), adostu egin dugu batzorde tekniko bat osatzea, alde bakoitzeko bi-hiru pertsona pertsona kualifikatuk osatua; batzorde honek Cívica Monte Berreaga-ren ustez  Mungiako Udalak eman beharreko zerbitzuak aztertu egingo ditu eta horiek emateko eszenatoki posibleak aztertuko ditu, hori guztia dagokienei  (Plenoari) akordioak proposatzeko asmotan.

Eta hau zergatik eta zertarako? Argi dago: lehenengo, argitu beharko dugu zeren gainean gabiltzan berbetan: zeintzuk diren Mungia bezalako herri batek Mungiako auzo eta guneetan eskaintzen dituen eta eskaini ahal dituen zerbitzuak, zeintzuk itxaroten dituzten eta zein aukera eta posibilitate dauden.

Ez dugu uste aurrera egiteko beste modurik dagoenik; izan ere, herriaren diruetatik zenbat eta zertan gastatzen den erabakitzeko ahalmena daukan bakarra, Udaleko Osoko Bilkura da eta.

es

 

Betiko moduan, EAJ-PNVn ardurak hartzeko prest gagoz; alderdi politiko batek busti egin behar du beti.