MUNGIA

Prentsa Aretoa

2016/08/20

Zeintzuk dira EAJ-PNVren jokabideak Larrabizkerreko auzian?

Larrabizkerrek behin betiko urbanizazioa egiteko euki du urtetan eta urtetan. Gaur egunean indarrean dagoen legediaren arabera, eremu edo barruti horretan dauden jabeek ordaindu egin behar dute urbanizatzea, zeinek bere tertzioan edo dagokion zatian.

rss Ezagutzera eman

Udalak ezin du dirurik ipini; ezlegezkoa izango litzateke. Hori bai: behin lanak amaituta horren mantenimendua eta berrikuntzak udalaren esku geratzen dira, eta ez bertako etxe-jabeen esku.

Hau horrela, logikoa da (guk hala ulertzen dugu, behintzat) auzoko askoren kezka eta ardura, dauzkaten lur zatien arabera, ordaintzea tokatzen zaizkien  kantitateeengatik. Beste alde batetik, egia ere bada, hainbat gora-behera direla eta, egon dagozen etxebizitzek gutxiago ordaindu behar dutela lur-sail libreek baino. Kasuistika handia da eta lenengo estimazioak, kasu batzuetan altuagoak izan ziren eta, beste kasu batzuetan, txikiagoak eta, logikoa denez, bakoitzak bere interesak defendatzen ditu.

Hau ulertuta, Mungiako EAJ-PNVk eskatu egin zion bere udal taldeari moduak edo formulak bilatzeko, kantitate horiek txikiagotzeko edo murrizteko, beti ere legeak guztiontzat zehazten dituen betebeharren barruan eta inorekiko desberdintasunik sortu gabe. Badakigu eragindako auzokide guztiek jakin badakitela horretan ibili garela. Baina banakako edo partikular batek egin lezakeena ezin du Administrazioak egin. Ez da borondate politiko kontua. Eta ulertu beharko genuke udal gobernuak besterik ezin egin dezakeela. 

Guztiz ulertzen dugu auzoko bakoitzak bere interesak defendatzea. Tokatzen dena da. Esan behar dugu, baina, ez deritzogula bidezkoa honelako gai bat aurrez aurreko borroka politikorako gaia bihurtzeari.