MUNGIA

Prentsa Aretoa

2016/08/31

Atutxak 25 emakume eta gizon aurkeztu ditu, lanean jarraituko dutenak euskal herritarren ongizatearen alde, desberdinen arteko akordioa dela bide

Bizkaiko zerrendaburuak, Josu Erkorekak, Euskadirekiko konpromiso jeltzalea nabarmendu du: “EAJk segurtasuna eta konfiantza eskaintzen ditu etorkizunera begira, langabezia %10 baino gutxiagora murrizteko erronkarekin batera”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euzko Alderdi Jeltzaleak irailaren 25eko Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetarako Bizkaiko hautagaiak aurkeztu ditu Bilbon gaur, asteazkena, Euskadiren etorkizunaren alde lan egiteko konpromisoari lotuta. Itxaso Atutxa BBBko lehendakariak eta Josu Erkoreka Bizkaiko zerrendaburuak parte hartu dute ekitaldian; biek ere azpimarratu egin dute konpromisoa daukatela “Euskadi orain arte bezala kudeatzen jarraitzeko: zorrotz, elkartasunez, elkarlanean eta etorkizunari begira”.

BBBko lehendakariak esan du Bizkaiko hautagaiek gaitasun handiko lantaldea osatzen dutela, esperientzia eta gaztetasuna uztartzen dituzten gizon-emakumeak dira-eta. “Giza talde honek bizkaitarren konfiantza bereganatu nahi du Eusko Legebiltzarrean egoteko, Euskadik aurrera jarraitu nahi baitu ongizatearen, aukera-berdintasunaren eta berton bizi garen guztion bizi kalitatearen bidean”, gehitu du.

Atutxak adierazi duenez, euskal herritarren aurrerapen hori lortzeko beharrezkoak dira desberdinen arteko elkar ulertzea eta elkarrizketa, eta horretarako “bizkaitarren konfiantza geureganatu behar dugu. Euskadi eraikitzen jarraitzeko eta etorkizunari begiratzeko, maite dugun herri honetan, Euskadin, egunez egun hazten ari diren borondate horiek batu behar dira. EAJ bermea da. Konfiantzako gizon-emakumeek kudeatzen dute. Horixe da gure indarra: Euzko Alderdi Jeltzaleak irudikatzen duen kaudimena”, azpimarratu du Atutxak.

Bizkaiko zerrendaburu jeltzaleak, Josu Erkorekak, era berean, EAJk segurtasuna eta konfiantza eragiten duela adierazi du, alderdi politiko espainiarrek akordioetara iristeko agertzen duten ezintasunaren, ezegonkortasunaren eta ziurgabetasunaren aurrean. “EAJn talde politiko guztiekiko elkarrizketa eta adostasuna eskaintzen ditugu. Euskal autogobernua zapaltzea xede duten itun zentralista eta birzentralizatzaileen aurrean, guk ez dugu etsiko. Inkomunikazio politikoaren, itun ezinezkoen, marra gorrien eta ezezkoen aurrean, EAJn baietz erantzuten dugu”.

Euskadiren etorkizunerako erronka garrantzitsuetan ere jarri du azpimarra Erkorekak, langabezia %10 baino gutxiagora murrizteko erronka nabarmenduz, eta, horretarako, “baietz esaten diogu Euskadiko industria sektorea indartzeari.  Baietz ekonomia aurreratu eta lehiakorrari. Baietz Euskadi 4.0 bati. Baietz euskal berezitasunari eta Euskadiren ongizateari. Baietz negoziazioari eta itunari, gure etorkizun politikoa erabakitzeko. Euskadiren eta euskal autogobernuaren defentsaren bermea gara”, erantsi du Erkorekak.