Prentsa Aretoa
2016/09/09
Mungiako Udalak antzinako errotako lokalak itxi egin ditu.
Mungiako Udalak antzinako errotako lokalak itxi egin ditu eta, betiko moduan, ehbildu-k aprobetxatu nahi du hori (ikusi euren web-a) bere ardurak ezkutatzekoeta orain arte hor eragiten ibili izana kamuflatzeko.
Lokalak ixteko arrazoiak hain dira zentzunezkoak... Besterik ez dugu esango: irakurri Mungiako udaleko webean agertu den informazioa eta agertu diren argazkiak.
http://www.mungia.org/es/noticias/-/publicador/cierre-antiguo-molino/A8xrZI2uUhKE?p_p_auth=G1vqc8cz
Behin hori irakurrita ehbildu-k dinoena politikakeria errazetan jaustea baino ez da, eta, gainera, berdin zaie lehen egiten zuten irakurketa politikoaren kontrakoa egitea. Ez hauteskunde sasoirik, ez hauteskunde bako sasoirik. Udalak egin du gobernu arduratsu batek egin dezakeen gauza bakarra, erantzunkizunaz, arduraz eta derrigorrez. Bestelako arrazoitan sartu barik. Eta hori gertatu izanaren arduraduna (erruduna) ez da hain zuzen ez Mungiako Udala eta EAJ-PNV. Hobe lukete euren etxean eta euren jokabideei begiratzea.
Nabarmenak...
BBB
2024/09/13
EBB
2024/01/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27