Prentsa Aretoa
2017/06/27
Alderdiok aurrera egiteko, hobetzen ahalegintzeko, soluzioak bilatzeko eta aldaketak egiteko gagoz.
Eta horixe da Mungiako eta Mungiatik gorako EAJ-PNVren jokabidea. Orri hauetan eta gure webean, gure eginbeharrak horrela ulertzeko modua erakutsi nahi dugu, eta baita gure proposamenak zeintzuk diren ere. Errazena sloganak, mezu laburrak edo leloak erabiltzea da; baina horrela, gehienetan, errealitatearen gaineko hausnarketa-falta ezkutatzen dugu: zer dagoen, zer daukagun eta zenbateko indarrak dauzkagun herri bezala horri eusteko edo hori aldatzeko. Izan ere, ez du ezertarako balio arazoa mahai gainean ipintzeak eta proposatzen den soluzioa ezkutatzeak, batzuek egiten duten moduan. Ez du ezertarako balio kexa hutsean bizitzeak, errua beti inori botatzen ibiltzeak eta erabakiak hartu behar diren momentuan, busti barik geratu nahi izateak. EAJ-PNVk, maila guztietan, hitza eman du herritarren aurrean, eta hauek badakite, badakigu, berbari oratu egingo diogula. Baina lortutakoari eustea ez da nahikoa gure pentsakeran. Beti saiatu beharko dugu, gutxienean, aurrera-pausu bat egiten, aurrerapausu zehatza, ikusi egiten dena. Badakigu, jakin, zein diren gure indarra eta pisua, Herri bezala. Badakigu, jakin, zeintzuk diren Udal batek dauzkan mugak arazo batzuei aurre egiteko momentuan. Eta ikasi dugu, ikasi, desberdinen arteko akordioa dela luzarorako irtenbideak uzten dituen bide bakarra.
Nabarmenak...
BBB
2024/09/13
EBB
2024/01/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27