Prentsa Aretoa
2017/06/27
2017an dagoen diru-gerakina zelan erabili: horra gure proposamenak.
2017rako aurrekontuek bestela jokatzeko aukera murritzak eskaintzen zituzten. Zergak igotzea baztertu genuen, egoera zela eta; izan ere, urteko udalaren diru-sarreren %90etik gorakoa kateatuta zegoen: langile-gastuak (batzuen ustez, antza, hauek guztiak sobran daude), diru-laguntzak, mantenua, zerbitzuak... Inbertsioetarako gera zitekeena (561.300 €, aurrekontuaren %3) gobernu-talde honek auzoekin daukan konpromisorako erabili dira (125.000 € urtean) eta baita Goieta plazan egin beharreko aisiladi-estalpe berrirako ere.
Argitasuna eta informazio gardena eskaintzea derrigorrezkoak dira udal batentzat eta ederto dago (hobetu baliteke ere) udal webean aurrekontuei buruzko informazio zehatzagoa.
Beste alde batetik, urtean urtean, gastuaren kudeaketa onari esker, batzuetan, diru kopuru bat metatu daiteke (gerakina edo "remanente" hori) eta hori ezin da ohiko gastuetarako utzi, inbertsioetarako baino. Horretatik hainbat kopuru gauzatu dira, baina, argi geratu dadin, hona hemen EAJ-PNVk aurrera eroango dituen proposamenak (zenbaki lodiak):
- 500.000 € Lauxeta kaleko etxe-jabeekin hartutako konpromisoak betetzen joateko (errekako bideratze lanak direla eta)
- 350.000 € saneamendu lanetarako hainbat auzotan (Lona, Laraudo...)
- 220.000 € kaleetan oinezkoentzako irisgarritasuna hobetzeko.
- 250.000 eurotik gora Haurtzaindegian, gimnasioetan LHI-1 ikastetxean eta abarretan hobekuntza-lanak egiteko.
- 100.000 € energi gastuetan eraginkorragoak izateko.
- 800.000 € kanpoko igerilekua guztiz barriztatzeko eta aisialdi-erabilera emateko (2018an amaituta beharko luke)
- Lehengo anbulategi zaharra prestatzeko proiektua lantzen ari gara. Gure asmoa Gizarte Zerbitzuetarako (lan-gune gehiago eta hobeagoak behar dituzte) eta Udaltzaingorako (gauza bera) prestatzea da.
- Ondo landu behar den beste egitasmo bat Emerandoko baserri batzuetako ur zerbitzua zatika egiteko aukera aztertzea da, diru kopuru handiak dira eta.
9.Eta 2019rako, gure herriak, gure Udalak, inongo banku-erakundegaz zorrik txikerrenik ere ez eukitzea lortuko dugu.
Nabarmenak...
BBB
2024/09/13
EBB
2024/01/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27