MUNGIA

Prentsa Aretoa

2017/06/29

Aurrekontuetan ere, parte hartzeko benetako prozeduren alde gagoz.

rss Ezagutzera eman
Aurrekontuetan ere, parte hartzeko benetako prozeduren alde gagoz.

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV-k herritarrok parte hartu beharra serio hartzen du. Ez da berba hutsa. Mungiak urteak daramatza herritarrek parte hartzeko tresnetan aurretik ibiltzen. Aurrekontuetan ere gauzatzen da parte hartzea. Oso garrantzitsua da eta ezin ditugu zapuztu parte-hartze asmoak, itxurakerietan; benetako edukia eman behar zaio.

Besteak beste, aurten, gordekinetik 300.000 € bideratu dira herritarron parte hartze prozesu batean non gastatu erabakitzeko (esperimentazioa).

Beste ekimen bat parte hartzeko: Goieta plazako jolas eta aisialdi gunea estaltzeko proiektua. Edozein mungiarrek proiektuaren gaineko iradokizunak edo proposamenak jasotzeko prozesua zabalduko da.

Aurrekontu parte-hartzaileen beste adibide bat: jai batzordea.

Izan ere, kontu zehatz eta benetakoetan gauzatu daiteke ondoen parte hartze hori. Badaukagu eredu bat (informatzea+esperimentatzea+parte hartzea) garatu nahi duguna, baina, betiko moduan, EAJ-PNVko udal taldeak lanean dihardu gaur egun udal talde politiko guztien arteko parte hartze eredu adostu bat ezartzeko.