MUNGIA

Prentsa Aretoa

2017/06/29

Jai Batzordea: zorionak eta mila esker. Parte hartutako aurrekontuetarako beste esperientzia bat.

Jai Batzordeak jaien aurrekontua erabakitzen du. Jai Batzorde hau honela osatzen da: hiru zinegotzi (3), lau teknikari (4) eta parte hartzeko prest egon diren herriko elkarteetako hamaika (11) ordezkari. Parte hartze irekiaren adibidea da eta erabakiak teknikaririk onenak bezain ondo (gutxienez) erabakitzeko gai dira bertako kideak; hilabeteak eman dituzte beharrean eta aurtengo programan aldaketatxo batzuk egitea erabaki dute. Errazena geldirik egotea eta ezer ez egitea izango zen. Talde bakoitzak edo auzoko bakoitzak, dauzkan interesen arabera, ondo edo txarto iritiziko dio programaren halako atalari; besteren batzuk, ordea, hori dela eta poztu egingo dira. Hala izaten da. Gure aldetik, EAJ-PNVtik, egiten dabiltzan lana eskertu egin nahi diegu eta zoriondu. Eta, ahal dugun laguntasun osoa eman, jakina.

rss Ezagutzera eman