Prentsa Aretoa
2017/06/30
Mungiako herritarrekin hartutako konpromisoa betetzen goaz.
2015ean udalerako talde bat eta ideia batzuk aurkeztu genizkien mungiarrei. Orduan ere, bagenekien herritar guztiekin hartzen genuela konpromisoa, gure alderdiari botoa eman zein ez. Behin eta berriz ematen dute euren kontuen berri gure ordezkariek batzarretan, baina EAJ-PNVk konpromisoa mungiar guztiekin hartzen du beti. Martxoan alderdi barruko hausnarketa-jardunaldia egin genuen. Egindakoaren gaineko hausnarketa autokritikoa izan zen. Udal taldea eta beste hainbat militantek udal programan aurkeztu genuenaren eta egiten ari garenaren arteko konparazio-azterketa ere egin genuen. Pozik gagoz orain arte betetakoarekin eta kemena eta gogoak sobran dauzkagu oraindik falta dena biribiltzeko. Eta hausnarketa edo autokontrol hori mungiar guztiekin partekatu nahi dugu. Gure webean, mungia.eaj-pnv.eus, azaltzen hasi gara konparatiba hori, atalka, eta oharrak, kritikak edo proposamenak batzen joatea espero dugu.
Nabarmenak...
BBB
2024/09/13
EBB
2024/01/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27