Prentsa Aretoa
2017/06/29
Berreagamendirako (Bilbaina) soluzio-bide bat aurkeztu du EAJ-PNVk
Berreagamendiko Komunitateko ordezkariek bide judizialetik baino ez joatea erabaki zuten eta udal ordezkariekin akordio bat bilatzeari ezetz biribila eman zioten. Hori zela eta, Mungiako EAJ-PNVk eta ACMB partiduok soluzio bat bilatzeari ekin eta akabuan akordio proposamen bat aurkeztu dugu, Berreagamendiko komunitateak onartuz gero Udal Osoko Bilkurara aurkeztuko genukeena. EAJ-PNVk ez du nahi eta ezin du Udalaren izenean jardun, baina proposamen zehatzak egiteko ardura dauka, adostearen, akordioaren bidea beti onena izaten da eta.
Berreagamendiko auzokideentzako oso soluzio ona da: arazoa zenbakiak eta gastuak baldin bada, orain proposamen hau onartzeak bakoitzari ehundaka euro aurreztea ekarriko lioke. Baita egindako epai-eskaera ia guztiak Komunitatearen alde epaituko balira ere, eta honetarako oso probabilidade gutxi dagoz, benetan.
Zelan dago bide judiziala? Gure webean kontsulta daiteke detaile gehiagorekin, baina COJUA organuak egindako ebazpenak (ez da loteslea baina normalean onartu egiten da) eta ur eta saneamenduaren gainean emandako epaiek ez dute ezer txarrik iragartzen udal aurrekontuetarako.
Zertan eragiten die akordio proposamen honek Mungiako gainerako herritarrei?
Behingoagatik amaituko genituzke hainbeste eta hainbeste epai (eta honek dakartzan gastuak) eta Berreagamendiko auzokoentzako zerbitzua Mungiako beste auzo baten modukoa izango litzateke, Mungiako beste edozein auzok dauzkan irizpide eta zerbitzu berberekin. Udalak ez luke bestelako inbertsiorik egin beharko orain.
Ur-sarea eta araztegiak eskuratzeko irizpideak Ur Partzuergoak ipintzen dituen berak izango lirateke.
Eta Berreagamendiko auzokoentzat oraingo eta geroko gastuetan aurrezte ederra izango litzateke.
Mungiako EAJ-PNVrentzat pena izango litzateke akordioaren bidez gatazka honi amaiera ez ematea, honelako aukera bat berriro edukitzea ezinezkoa izango da eta.
Eta hemen ere, inork aukera posible eta denentzako hoberik badauka, aurkeztu dezala, prest gagoz aldatzeko.
Nabarmenak...
BBB
2024/09/13
EBB
2024/01/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27