Prentsa Aretoa
2017/06/29
Erabakitzeko eskubidearen alde maiatzaren 7an egin genuen herri-galdeketa.
Maiatzaren 7ko kontsultan, parte hartzea %20ren inguruan izan zen Mungian. Gure ustez, egindako galderari emandako erantzuna gutxienekoa zen. Logikoa denez, herri txikiagoetan parte hartzea handiagoa izan zen, bain badirudi 15.000 bizilagunetik gorako herrietan, salbuespenak salbuespen, hortxe-hortxe dabilela parte hartzea, %20-25. Ez dakigu asko ala gutxi den, kontsulta hauek gauzatzen diren egoerak eta baldintzak kontuan izanda. Hainbat herritar piztu eta mobilizatu gara eta ikusi ere egin dugu hasitako bideak dauzkan zailtasunak. Harrokeriarik ez, baina ezta etsipenik ere. Bide luzea daukagu erabakitzeko eskubidea bezain oinarrizkoa den eskubide bat guztiz errotu dadin gure gizartean eta estatuan. Eta honetan ere geure parte hartzea derrigorrezkoa da.
Nabarmenak...
BBB
2024/09/13
EBB
2024/01/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27