MUNGIA

Prentsa Aretoa

2017/06/29

Hainbat hitzaldi denon intereseko gaien gainean; Mungian, pentsioei buruz.

Mungialdean aurten horrelako hiru hitzaldi egin ditugu; EAJ-PNVko herri-erakundeek antolatutakoak izan dira. Bakion Euskadiko gizarte-laguntza sistemari buruzkoa, Enplegu eta Gizarte Politiketarako Beatriz Artolazabal Sailburuagaz. Laukizen Europar Batasuneko egituren gainean Izaskun Bilbao europarlamentariagaz.; eta Mungian pentsioen etorkizunari buruzkoa Emilio Olabarriagaz. Azken honetan, hizlariak espainiar estatuaren pentsio sistemaren azterketa zehatza egin zuen, batez ere, pentsio-sistemak daukan eszenarioa dela-eta, inorentzako interesgarria bada, gazteentzat eta pentsiodun izango direnentzat baita. Oso baikorra ez zen izan azaldu zuen panorama, baina argi utzi zuen gure planteamenduekin bideragarria izango litzatekeela Euskadiko pentsio-sistema propio bat. Beste alde batetik, ez zion muzin egin irtenbide pertsonalei buruz iritzia eta aholkuak emateari. Irailetik aurrera ostera ere ekingo diogu hitzaldi irekien programa honi.

rss Ezagutzera eman