Prentsa Aretoa
2017/06/29
Mungian denok eskubide eta arau berberekin jokatu behar dugu; baita Torrebillelako errota eurentzat hartu nahi dutenek ere.
Argi eta toles barik esateko: talderen batek, gazteak izan zein ez, euren lokal bat eduki bahi badu, ordaindu egiten du; denon moduan. Elkarteren batek programa bat badauka eta lokal bat behar badu, proiektu bat aurkeztu eta, posible den kasuetan, itun edo konbenio bat egiten da eta, egoki baderitzoe, Udal Batzan ohartzen da. Inork ezin du herriaren lokal edo lur sail bat indarrez hartu. Herritar guztien zein gazteria osoaren izenean egiten badu ere. Ez da jolas hutsa. Arazo serioa da, oinarrizko elkarbizitza-arauen kontua. Horren alde egiten duenak berak jakingo du zein gizarte mota proposatzen duen eta publikoa eta pribatua banatzeko zein irizpide erabiltzen duen. Eta are onartuezinezkoagoa da hori, jakinda leku horretan errota berreskuratzeko egitasmo bat dagoela, udal talde guztiek onartutakoa. Gauza jakina da Udal gobernu-taldetik hainbat bider eskatu zaiela, proiektu zehatz eta serio bat edukiz gero, aurkezteko; ez dute egin. Mungian badaude gazteentzako beste lokal publiko batzuk, Gaztegunea kasu (daukan eskaera-maila kontuan izanda, hobetu beharko litzatekeela uste dugu) edo Mungirock kontzertu eta musika-saioetarako (eta bide batez: hor, ia guztiz autogestionatuta, gehiago aprobetxatu litekeen lan polita egiten ari dira, gure ustez).
Nabarmenak...
BBB
2024/09/13
EBB
2024/01/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27