MUNGIA

Prentsa Aretoa

2017/11/29

LANEAN GABILTZA ETA LANEAN JARRAITU NAHI DUGU

Hauxe izango da gure lehentasunik nagusienetako bat. Izan ere, ezin gara lasai bizi gure inguruan lan egiteko gogoz baina lan egin ezinik dauden mungiarrak ikusten ditugun bitartean. Ezin gara kanpotik begiratzen gelditu lan-gaiak ez direlako Udalaren eskumenekoak. Egin egin behar dugu.

rss Ezagutzera eman
LANEAN GABILTZA ETA LANEAN JARRAITU NAHI DUGU

ARGAZKIA JAITSI

      5. Behargintza, Udal administrazioa, Lanbide, Institutua (Lanbide Heziketa) koordinatuko ditugu:. (Enplegu Foroa eta Mahaia; eta Ekonomiaren Behategia) (

      6. Lanerako orientazio zerbitzua indartuko dugu;  langabeziaren kontrako tresna nagusitzat prestakuntza eta kualifikazioa erabiliko dira.

      6.1. Behargintzaren bidez, lan-eskariak non dauden ikusteko sistemak erabilita,  prestakuntzarako ekintzak burutuko ditugu.

      6.2. Gazteentzako prestakuntza espezifikoa eskainiko da, Mungiako enpresetan praktika ordainduak egiteko aukera emanda.Udal Gaztedi

      7.  Zuzeneko enplegua sortuko dugu: aldi baterako lanpostuak sortzeko  urteroko planak egingo dira.

enplegu plana

8.  Ekintzaileei laguntzen segituko dugu:

      8.1. Enpresak sortzeko tramitazioa erraztuko dugu.

      8.2. Hitzarmen bidez coworking-gune bat sortuko dugu ekintzaile txikientzat edo sortze-bidean diren enpresentzat.

      9.  Inguruko enpresekin lankidetzako programak garatuko ditugu urtero: enpresa horien interesekoak diren gaietan ekimen zehatzak bideratzeko.

Come on Bizkaia, Internacionalizacion…

      10. Industriarako lurrak gorde aurrerago sor litezkeen aukerak aprobetxatu ahal izateko eta aukera horiek modu aktiboan bilatu.

      11. Eusko Jaurlaritzarekin batera Lanbide Heziketako zentro berri bat eraikitzea sustatu.

Institutuari eskatu diogu euren proposamena aurkezteko eskualdeko udalok aurrera eroan ahal izateko.