MUNGIA

Prentsa Aretoa

2017/12/13

Aitor Estebanek hitzaldia eskaini du Mungiako Torrebillelan

rss Ezagutzera eman
Aitor Estebanek hitzaldia eskaini du Mungiako Torrebillelan

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak hitzaldia eskaini du Mungiako Torrebillela Kultur Etxean abenduaren 11an. Dozenaka alderdikideen artean, Estebanek egungo politika egoera aztertu du, Kataluniako hautezkundeen atarian.

Kataluniako egoeraz gain, Estebanek Kongresuan ematen diren harremanei buruz ere mintzatu da. Zentzu honetan, EAJk Espainiako 2017ko aurrekontua aprobatzeko hartutako erabakia azaldu du. 2018koari buruz, momentu honetan Madrilgo Gobernuarekin ez dagoela negoziaketarik gehitu du.

Kupoa eta Kontzertu ekonomikoak pairatzen duten erasoak ere hizpide izan ditu Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak.

Azkenik, bere ibilbide politikoa ere gogoratu du.

Mungialde osotik hurbildutako alderdikideak pozik gelditu dira Estebanek eskaititako hitzaldi honekin.