Prentsa Aretoa
2018/01/15
MUNGIAN ETA MUNGIARRENTZAT
EAJ-PNVren helburua Euskadi, Euskal Herria, Europako estatuen artean beste bat izatea da. Baina ez edozelakoa; eta ez edozelan. Berton bizi diren eta biziko diren pertsonentzakoa izan beharko du; eurak, herritarrak, dira gure erreferentzia bakarra. Herri txikia gara, erraldoien artean biziraun duena, inperio indartsuen eta estatuen gaindiko indar ekonomikoen eraginpean dagoena. Errealitate horren jakinean gagoz, eta badakigu estrategia egokiak asmatu behar ditugula guztiontzat nahi dugun gizartea lortzeko. Horretarako aukera bi dagoz: indarra erabiltzea ala negoziatzea. EAJ-PNVk honen alde egingo du; eta, logikoa denez, lagun-lagunekin ez dugu negoziatu behar izaten. Dagoena dago eta daudenak daude. Hori bai, saltatu ezinezko troka sakonak dauzkagu: demokrazia eta jendearekiko errespetua bezalako printzipioak eta gure helburu nagusiak inoiz ez hipotekatzeko erabaki sendoa. Horixe da gure lerro gorria, Espainian zein Euskadin edo Euskal Herrian; eta jakina, Mungian. Ez gagoz beste batzuek porrot noiz egingo itxaroten egoteko moduan; hori luxua litzateke guretzat. Ezin gara egon dena ala ezer ez. Ibilian jardun behar dugu beti, lortu dugunari eusten eta, aldi berean, aldaketan, urrats txikiak eman eta eman, horrela urrats handiak emateko aukerak prestatzen gabiltzala. Euskadin eta Mungian. Mungian herrigintzan ibiltzea aberrigintzan ibiltzea da. Horixe da gure esku dagoena eta horixe egin dezakeguna. Urtarrileko Osoko Bilkuran, Mungiako EAJ-PNVk 2018rako aurrekontu proposamena aurkeztuko du. Banandu eta dosifikatu egin behar dira eskuartekoak. Eta erabakiak hartzea dagokigu. Dena da kritikagarria; eta eskertzekoa litzateke alternatibak egotea. Gutxieneko zorroztasunez, hori bai. Mungiako EAJ-PNVren aldetik proposamen bat baino ez da, herritar guztiok gustura eta etxean senti gaitezen Euskadi bat egiten, Euskal Herri bat egiten, laguntzeko proposamen bat, besterik ez.
MUNGIAN ETA MUNGIARRENTZAT
PUBLICACIóN - 2018/01/15
2018ko aurrekontuetarako EAJ-PNVren proposamena
ATAL OROKORRERAKO IRIZPIDEAK
Aurten Foru Aldundiek egindako zerga bilketa dela eta, gure Udalak ez du dirurik bueltatu beharko, beraz, hasierako aurrekontuetarako izango dugun gehigarri hori (iazkoaren aldean) inbertsioetarako erabili behar dela uste dugu. Ezin ditugu ohiko gastuak handitu, ez dakigu-eta hurrengo urteetan joera hori mantenduko ote den.
Udalaren zorra kitatzeko erabili nahi dugu zati bat. Horrela 201 9ko hasierarako gure Udalak ez du ezelako zorrik izango entitate pribatuekin. (*) UDALA EZIN DAITEKE ZORPETU? BAI, BAINA INTERES OROKORREKO PROIEKTU HANDIAK DITUGUNEAN ETA MAILEGUAK ITZULTZEKO PLAN ARGIA DAUKAGUNEAN; INOIZ EZ “PERTSIANA IGOTZEKO”; OSO ZORROTZAK IZAN BEHAR DUGU HORRETAN.
Gastu arrunterako, hau da, eguneroko zeregina ordaintzeko behar duguna (langilegoa, zerbitzuak eta kontratuak, eguneroko konponketak eta mantenimenduak...) mantendu egin nahi ditugu edo, hobe esan, orokorrean %2ko gorakada aplikatuko genuke, PKIrengatiko igoerak kontuak izanda.
Gizarte arloan zerbitzu eta langile gehienak albo herriekazko Partzuergoan (Mankomunidadean) kudeaten dira. Mungiatik prest gagoz mankomunidadea osatzen duten herriak gehitzeko (Mungialde osoa). Daukagunari eutsi egingo zaio eta indartu egingo da (Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak ere hala egingo dute eta). (*) GIZARTE ARLOKO ZERBITZUEN KOKAPENA ERE ALDATU EGIN BEHAR DA, BAINA AURREKONTUETAN EZIN ZEHAZTU.
Elkarteentzako diru-laguntzen kopuru orokorra mantendu egin nahi dugu eta kooperaziorako proiektu guztiak ere mantentzea proposatzen dugu.
Behargintzako zerbitzuak hazi egin dira azken urteetan eta horri eutsi egin nahi diogu, Udalaren eskumeneko zerbitzuak ez badira ere.
Dauzkagun zerbitzuak mantenduta eta euretan murrizketarik bat ere egin barik goazen 2018rako berezietara:
Inguru urbanistiko egokia eta jasangarria sortzeko:
Urbanizazio lanak, 2018an Ibaibide kalea: espaloiak zabaldu, errepidea konpondu aparkalekuak galdu barik, kanalizazioak... (352.000 €)
Irisgarritasun planerako herrian (accesibilidad) 81.000 €.
Mungiberri deritzogun inguruan urbanizazino lanak: 200.000 € oinezkoentzat batez ere. Jasangarritasuna: eraginkortasun energetikoa areagotzeko eta bestetik kutsadura gutxitzeko, 201 8an 120.000 € led-argiztatzerako; urtero-urtero aldatzen joango ginateke.
Mugikortasuna:
Herriko bideetan asfaltatze-lanetarako: iaz baino 60.000 € gehiago erabiltzea proposatzen dugu. (*) RUGBY ZELAIAREN INGURUAN LUZARORAKO BESTE APARKALEKU BAT SORTZEA ZEN GURE ASMOA, ERDIGUNETIK 5 MINUTURA DAGOEN APARKALEKU SAREA HEGOALDEAN OSATZEKO. URGAINEZTATZEKO GUNEA DELA ETA EUSKO JAURLARITZAK EZ OMEN DU ONARTUKO. KONPROMISO HAU EZINGO DUGU HORRELA BETE; BESTE ALTERNATIBA BATZUK BILATU BEHARKO DITUGU, BERAZ.
Auzoetan gure konpromisoari eutsita, iaz bezala 125.000 €. Auzo bakoitzagaz adosten gabiltza zertan gastatu behar den. Baina, gainera, auzoetarako beste partida batzuk proposatzen ditugu: Zabalondon urbanizazio lanak Artetxe alboko etxeetan, euriteek eragindako arazoak konpontzeko (60.000 €); Laraudo auzoko saneamendua 215.000 €, auzo osoa batuta geratzeko; auzoetako hilerrietan konponketa lanak egiteko 20.000 €
(*) EMERANDOKO ETXE BATZUK UR-SARE OROKORREAN KONEKTATEKO LANAK KOSTE HANDIA DAUKA (MILIOI BAT INGURU). UR PARTZUERGOAREKIN EGINDAKO GESTINOEN OSTEAN ZATIKA ETA JABEEKIN ADOSTUTA EGINGO DUGU. AUZOKOEKIN KONTAKTUAN DAUDE GURE ORDEZKARIAK.
Gazteen arlokoak bereziki: geure egin ditugu aurkeztu dituzten hainbat proposamen:
Gimnasia kalean egiteko instalazio bat oraingoz (wor out) 8.500 € eta Mungirockerako eskenatoki barria, 8.000 €. Etxeak alokateko gazteentzako laguntzak, 25.000 €. Araudia udal talde guztien artean adosten saiatuko gara.
Kirol instalazinoetan: paddle-pisten aterpeak konpontzeko 23.000 €; eta gimnasioetan aire egokitua jartzeko 105.000 €.
100.000€ beharrezkoak diren hainbat proiektu erredaktatzeko. Euren artean, Olalden (beti ere polibalentzia gordeta) jasangarritasun energetikoa eta klimatizazioa hobetzeko proiektua.
Uriguen Udal Haurtzaindegian 100.000 €, barriztatzeko proiektuagaz jarraitzeko.
Euskararen sustapenean, 2018an, lehenengoz, erakunde guztiek eta herri ekimenek bat eginda proiektu bat daukagu: Euskaraldia. Ekintza eta beharrizanak zehaztu ahala proposatuko ditugu beharrezko partida ezohikoak.
Herri Teatro bat egiteko unea delakoan gagoz. Herria egiteko modu bizia izan da eta kolore guztietako herritarrak batzeko modua da. Martxan ipintzeko kantitate bat proposatuko dugu.
EAJ-PNVrentzat herritarrek parte hartzearen kultura zabaltzea oinarrizkoa da; auzolana. Helburu zehatzekin eta frustraziorik sortu gabe (Igerilekuagaz egin du Udalak; eta Goietako aterpeagaz; eta Euskera Foroekaz; eta San pedro jaiekin...). Eta ahalik eta adosen, hortik joteko asmoa daukagu.
BERREAGAMENDIKO C. DE PROPIETARIOS (BILBAINA): MUNGIAKO EAJ-PNVTIK SOLUZIO-PROPOSAMEN BAT AURKEZTU DIEGU, BILBAINARAKO SORTUTAKO ALDERDI POLITIKOAGAZ ETA UR PARTZUERGOAGAZ LANDU ETA GERO. SOLUZIO ITZELA IZANGO LITZATEKE BERREAGAMENDIKO AUZOKOENTZAT ETA INTERES OROKORRA GUZTIZ BABESTUKO LUKE (OINARRIZKO BI BALDINTZAK). KOMUNIDADEKO JUNTAK EZEZKOA EMATEN DIO BERBA EGITEARI BERARI, ETA EPAITEGIETARA JO BAINO EZ DU NAHI. (ZAILA DA HAU ULERTZEA, "COJUA" ORGANUAREN EBAZPENAK ETA BESTE EPAI BATZUK IKUSITA; ETA GUTXIAGO KONTUAN IZANDA HORRELA JARRAITZEAK AUZOKOEI SORTZEN DIZKIEN GASTU ITZELAK). GURE ALDETIK EKIN ETA EKIN JARRITUKO DUGU.
Nabarmenak...
BBB
2024/09/13
EBB
2024/01/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27