MUNGIA

Prentsa Aretoa

2018/02/02

Enplegua eratzea, gazteei etxebizitza bat euren kabuz eskuratzen laguntzea eta mungiarren gizarte-ongizatea dira 2018rako aurreikusitako proiektuetako batzuk

Mungiako Udalak kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko lan egiten jarraitzen du. 2018ko jardunaldiko udal kudeaketarako Gobernu taldeak ezarritako estrategia-lerroei jarraituz, enplegua, gazteei etxebizitza bat euren kabuz eskuratzen laguntzea eta mungiarren gizarte-ongizatea dira aurreikusitako proiektuetako batzuk.

rss Ezagutzera eman
Enplegua eratzea, gazteei etxebizitza bat euren kabuz eskuratzen laguntzea eta mungiarren gizarte-ongizatea dira 2018rako aurreikusitako proiektuetako batzuk

ARGAZKIA JAITSI

 Mungiak enplegatzeko zailtasunak dituzten pertsonei laguntzeko konpromisoari eutsiko dio: luzaroan langabezian dauden pertsonak, emakumeak, gazteak, 55 urte baino gehiago dituztenak, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzaileak eta gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonak egongo dira, alegia, sektore edo multzo-talde honetan. Udalak enplegua eratzearen alde egiten jarraituko du, beharrizan gehien dituztenen artean, batik bat. Mungiak Eskualdeko Enplegu Plana sustatuko du. Mungialdeko Behargintzarako aurrekontu-partida 844.414,40€-ra igoko da.

 Mungiarren gizarte-ongizatea hobetu. Gizarte zerbitzuak eta genero-politika transbertsalak ere indartuko dira, pertsona nagusiei eta giza-harremanei arreta berezia jarriz. 2018an, Udalak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin batera, Mungia Lagunkoi proiektua jarriko du martxan. Ekimen honek lagunkoitasun programa bat garatuko du Mungian eta honek herritarren parte-hartzea eta pertsona nagusien bizitza erraztuko duten eremuak zabaltzea eta egokitzea sustatuko du.

 Gizarte Ekintza eta Berdintasuneko aurrekontu orokorra 1.161.520€-koa izango da, 2017an baino ia %15 gehiago. Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitateak jasoko duen diru-ekarpenari dagokionez, 674.000€-ra igo da.

 Berdintasunerako zerbitzuaren aurrekontua %36 baino gehiago igo da 2017koarekin alderatuz. Gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzen laguntzeko helburuari jarraituz, aurten, Mungiak, ikerketa-beka baten bitartez eta genero ikuspegia zainduz, beren lana, ideiak edota ahalegina gure herriari eskaini dieten emakumeei buruzko ikerketa begi berriz irakurriko du.

 Gazteei etxebizitza bat euren kabuz eskuratzen lagundu. Gazteriaren emantzipazio-prozesuan lagundu eta gazteei errentako-etxebizitza bat eskuratzeko bidea erraztea beste ardatzetako bat izango da. Adostasuna bilatuko da dirulaguntzen erregimenaren araudia onartzeko; hasiera baten 25.000€ gorde dira helburu horretarako.

 Bestalde, gazteriaren aisialdia eta Mungiako gazteriari zuzendutako ekimenak bultzatzen jarraituko dugu. MungiRock aretoak eszenatoki berri bat izango du. Proiektu horretarako 8.000€ bideratuko dira.