MUNGIA

Prentsa Aretoa

2018/05/20

Erabakitzeko eskubidea XXI.mendeko demokrazia baten oinarrizkoa da Autogobernua eta ekainaren 10eko giza katea

Gaur egun ez daukagu onartuta kontsultatuak izateko eskubidea eta are gutxiago kontsulta horren emaitzak kontuan izateko eskubidea. Ez behintzat herritarrok politikoki eta administratiboki antolatu gura dugun eraren gainean. Eta eskubide honen alde demokrata guztiok egin beharko genuke bat, abertzaleak izan zein ez

rss Ezagutzera eman
gure esku dago

ARGAZKIA JAITSI

Gasteizeko autogobernu batzorderako hitzaurrean EAJ-PNV-k erabakitzeko eskubidea eta administrazioen arteko parez pareko erlazioa onartzea proposatzen du. Aipatze huts horri betikoek, betiko moduan erantzun diote, euren rol inposatzailea eta inperialista aldetik kendu ezinda eta errealitateari egokitu ezinda. Eta honetan bat eginda joan dira eskuina eta ezker españolaren zati handi bat. EAJ-PNVko ordezkariei negoziazio lan luzea eta latza dagokie hor; badakigu helburuak eta printzipioak argi dauzkatena.

 Baina erabakitzeko eskubideagaz sinistu egiten badugu, gutariko bakoitzak ere zeozer egin dezake. Ekainaren 10ean Giza Kate bat osatuko da. Dozenaka arrazoi eroango ditu Donostiatik Gasteizera,  zergatik erabaki nahi dugun plazaratzeko. Keinu hutsa da, bale. Baina keinuak ere beharrezkoak izaten dira. Ez da lan handia gainera: goiz bat baino ez, joan-etorria autobusez, familian eta lagunekaz. Keinu xumea bide luzean. Mungiako EAJ-PNV-tik  Mungiako demokrata guztiok animatu nahi ditugu Giza Kate horretara joatera; horretarako Gure Esku Dagoko lokaletan edo mahaietan izena eman, besterik ez da egin behar. Aurrera, ba.