Prentsa Aretoa
2018/05/20
Pentsio-sistema publuko duin baten aldeko borroka eta lana
Pentsiodunak eta pentsiodunak ez garenok mugitu egin gara; batzuetan erreibindikazio orokorrak planteatu ditugu (pentsio sitema duin bat), beste batzuetan zehatzak (honenbeste honelakoentzat). Seguruenez mugitzen jarraitu beharko dugu, bai ataza edo borroka honetan, bai beste askotan. EAJ-PNVren helburua Euskadiko Pentsio Sistema Publiko bat lortzea da, pentsio sistema sendo eta luzarorakoa garantizatuko lukeena, gaur-gaurkorako eta 40 urte barrurako soluziobideak bilatu behar ditugu eta.
Baina bitartean, zer?
Lehenego manifestazioak estatuak KPItik behera (“bizitzaren kostea”) egin zuen pentsio igoera zela-eta sortu ziren. Aldarrikatzea beharrezko zen eta egitea eta ekitea ere bai. EAJ-PNVko ordezkariak tokatzen zaien tokian lan egiteko eta "bustitzeko" dagoz, eta ez adierazpen pare bat egiteko eta kitto. EAJ-PNVk estatuko Gobernuagaz lortu duen ituna edo aurreakordioa ez da nahi dugun guztia, baina pausu garrantzitsua da pentsiodunen taldeek planteatzen dituzten erreibindikazioak lortzeko. %1,6ko igoera adostu da, eskatzen zena; %8ko igoera adostu da bi urtetan alarguntza-pentsioetarako eta %3ko igoera bi urtetan pentsiorik txikienentzat; eta albo batera utzi da “jasangarritasun faktorea” deritzona, hain zuzen ere pentsioak bizitza-kostearen igoeraren azpitik egiteko aukera eman diena. Hau ez da azken helburua, jakina, baina inork ez luke ukatuko horixe dela bidea. Hala eta guztiz ere akordio hau gauzatu egin beharko da estatuaren aurrekontuetan eta horretan ere egingo du lan EAJ-PNVk. Guztiontzat.
Eta kea saltzen ibili barik, argi eduki beharko genituzke gauzak. Ez dakigu estatuko gobernuak aukera edo asmoa ote daukan (ez du ematen) 1080 €-ko gutxieneko pentsio bat ziurtatzeko une honetan; berak dauka kutxa eta eskumena. Baina ez da zentzuzkoa politikari batzuek eginbehar hori Eusko Jaurlaritzara bideratu nahi izatea, ondo baitakite hau egiteak (2.000.000.000 €) ekarriko lukeela hiru lurraldeen gizarte babeserako dagoena hustutzea (Osakidetzaren eta Gizarte Zerbitzuen %50 ia). Datuak eta ondorioak argi eta garbi denon ondarea kudeatzean.
Nabarmenak...
BBB
2024/09/13
EBB
2024/01/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27