Prentsa Aretoa
2018/05/20
Udal hauteskundeetarako programaren betetze maila eta hurrengoetarako eaj-pnv-ren hautagaia
2015eko udal hauteskundeetatik hona EAJ-PNVren gobernu taldeak Hauteskunde Programaren %90 bete du. EAJ-PNVk argi dauka bere konpromisoa herriagaz. Programa indartsua izan zen eta betetzen ari da. Orri hauetan ezin gara xehetasunetan hasi, baina argi ikusi daiteke Hauteskunde Programan egon ez diren hainbat ekimen garrantzitsu ere gauzatu direla; izan ere, beharrezkoa izaten da herritarrak entzutea, eta sortu daitezkeen beharrizan eta aukera berriei ekiteko prest egotea.
Badago programa horren zati txiki bat legealdia amaitu baino lehen beteko dena, baina aitortu ere aitortu behar dugu badagoela zerbait bete ezingo duguna. Hauxe gertatu zaigu Arnaga inguruan (rugby zelaiaren alboan) parking ireki bat eraikitzeko izandako egitasmoarekin. Horretarako Uraren Euskal Agentziaren (URA) baimena behar zen, urak hartzeko moduko ingurua baitzen, eta, azkenean, ez da posible izan. Berbakoak gara, baina, batez ere, argiak izan nahi dugu gure herrikideekin.
Beste alde batetik, EAJ-PNVk azaldu behar zuen zein izango den bere hautagaia Alkatetzarako, 2019ko hauteskundeetarako; sasoiz. Betiko moduan, lehenengo, Batzar baten proposamenak aurkeztu dira eta beste Batzar baten erabakia hartu da, ixilpeko botazioa eginda. Gure aldetik proposatuko dugun Alkatetzarako hautagaia, beraz, Ager Izagirre Loroño izango da, oraingo alkatea; aho batez izan da. Ez dugu zalantza txikerrenik izan. Eta argi daukagu mungiarrontzat aukerarik onena dela.
Nabarmenak...
BBB
2024/09/13
EBB
2024/01/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27