MUNGIA

Prentsa Aretoa

2019/03/17

Gure alderdiko lau pertsona, ustezko prebarikazio administratiboagatik salatuak izan direlako barriaren aurrean,

Mungiako EAJren izenean, Mungiako Uri Buru Batzarratik gure erabateko eta benetazko konfiantza adierazi nahi dizuegu Mungiaren serbitzura egindako lanagatik. Horrez gain gure lau afiliatuen erabateko zintzotazunean eta errugabetasunean sinisten dogula jakinarazten dizuegu.

rss Ezagutzera eman
Gure alderdiko lau pertsona, ustezko prebarikazio administratiboagatik salatuak izan direlako barriaren aurrean,

ARGAZKIA JAITSI

  1. Ez dago eskubiderik pertsona hauek horrelako egoera baten nahasteko, dena interes pertsonal, polítiko edo bestelakoen erruz. Lan arloan zein ardura politikoen arloan,Ibilbide Garbi, zuzen eta zerbitzukoa erakutsi dute eta, zer esanik ez, gure laguntasun osoa ere badaukate.
  2. Esan beharra dago pertsona horiek, honen berri prentsa jakin baten bides izan dutela, nahiz eta,antza denez, gai honek dagoeneko hilabeteak daramatzan epaitegian; hori dela eta, inolako lege babes barik geratu dira.
  3. Antza denez, interes oso partikularra dauka norbaitek aurkeztutako salaketa zela eta, Gernikako 2, Instrukzio Epaitegiak prozedura penalik ez hastea erabaki zuen, salatutako jokabideak ez direlako administrazio arloko prebarikazio-delitu.
  4. Salatzailearen errekurtsoaren aurrean, Entzutegiak, auziaren mamiari eutsi gabe eta salaketa artxibatu baino lehen, erabaki zuen salatzaileagandik eta salatuengandik aitorpena jaso beharko zela, eta beharreskoa balitz, lege jardunbideak abiatzeko.
  5. Gure lau alderdikideek, guztiz lasai joango dira aitorpena egitera, jakin badakielako ezelako deliturik ez dutela egin.
  6. Salatzaileak berak – “kasualitatez” PODEMOS MUNGIA taldearen Ustelkeriaren kontrato Sailaren buru denak- egin ditu epaitegietan egiaztutako hirigintza arloko arau-husteak. Hori dela eta, Mungiako udalak, zegokion unean, errekerimendu ofíziala egin zion legez kanpo egindako eraikuntza bota dezan.

Eta nahikoa da! Utzi egin beharko diote batzuek Justizia-Administrazioa helburu makurretarako erabiltzeari, helburu horiek pertsonalak zein politikoak izan!

                                               MUNGIAko URI BURU BATZARRA

Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018