MUNGIA

Prentsa Aretoa

2023/03/17

MUNGIAKO EAJ-PNVK ILUSINOZ BETETAKO ETORKIZUNA DAUKAGU AURREAN ETA ZUGAZ EGIN GURA DOGU

Alaitz Erkoreka Baraiazarra talde jeltzaleko alkategaia, bere hautagaitzako kide guztiez inguratuta, izan da hautagaitza barriaren eta jarraitzaileen arteko topaketearen buru, Alkartasuna kaleko 6. zenbakian dagoan alderdiaren hauteskunde-egoitzea inauguretako be balio izan dauen topaketan

rss Ezagutzera eman
Udal zerrendaren topaketa

ARGAZKIA JAITSI

“Baietz bermatzen deutsuet, ilusinoz betetako etorkizuna daukagula aurretik eta zugaz egin gura dogula!”. Alaitz Erkoreka Baraiazarra Mungiako EAJ-PNVko alkategaia, bere hautagaitzako kide guztiakaz batera, gaur arratsaldean aurkeztu da afiliauen, jarraitzaileen eta herritarren aurrean, Alkartasuna kaleko 6. zenbakian dagoan alderdiaren hauteskunde-egoitzea inauguretako be balio izan dauen topaketan Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiria ere bertan izan da.

EAJ-PNVren Mungiako alkategaiak bere hautagaitzak batzen dauen esperientzia profesionala eta bizitzakoa berretsi dau, “danon artean, hainbat udal sailetako zinegotzi lez urte askotako esperientzia batzen dogu Udalean, eta hori da gure bermerik onena”. “Asko hazi gara zentzun guztietan, baina gehiagoren bila goaz. Gehiago gure auzo bakotxean eta biztanle-gune handi guztietan. Zerbitzu gehiago, azpiegitura gehiago, segurtasun gehiago, integrazino gehiago, kohesino gehiago, kultura gehiago, nortasun gehiago”.

Zorroztasuna, gardentasuna, gertutasuna, kalean jarraitzea, herritarrei entzunez. Horixe agindu dau gaur Alaitz Erkoreka Baraiazarra Mungiako EAJ-PNVko alkategaiak, eta maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira bere hautagaitzako kideak aurkeztu ditu: Nagore Torre Ureta; Leire Bilbao Altonaga; Asier Areitio Ibarluzea; Iñaki Zarraga Barandika; Bakarne Egia Larrauri; Idurre Urresti Pellejero; Markel Dominguez Uriagereka; Iñigo Bilbao Ateka; Olaia Urkijo Mardaras; Nerea Bilbao Llona; Julen Muñoa Ateka; Naroa Urrutia Garate; Lourdes Zurbanobeaskoetxea Laraudogoitia; Ander Villar Legarretaetxebarria; Iratxe Mendibil Frias; Néstor Ceballos Londoño; Maite Torrontegi Gangoiti; Jokin Etxebarria Atela; Javier Muruaga Uribe.

“Mungiarako talderik onena daukagu; bizi-esperientzia eta esperientzia profesional handia eta gazteen indarra eta gogoa daukaguz, oso talde prestatua eta ilusino handikoa gara. Onena emoteko prest dagoan talde orekatua”, ziurtatu dau hautagaiak.

Kalean jarraituko dogu, gure herritarrei zor deutsegulako. Danok gara Mungiaren etorkizuna.

Alaitz Erkoreka Baraiazarrak, bere herrian bere alderdiaren markea dala uste dauen horretan jarri dau batez be arretea: “Kalean egoten jarraituko dogu, geure herritarrentzat gagozalako. Danok gara Mungiaren etorkizuna”.

Modu berean, aukerea aprobetxauz nabarmendu dauenez, “mungiarrok harro bizi dogu gure nortasuna. Ez da gitxiagorako. Zorionez, bizi-kalidade handiko udalerri batean bizi gara –ganera nazinoartean Cittaslow lez autortua–.”

Eta hori guztia zorroztasunez, gardentasunez eta gertutasunez. Horregaitik, beste behin be, bere ohiko deia egin dau, daborduko bere buruaren markea bilakatu dana. “Zuon guztien inguruan jaio eta hazi naz eta gertutasun hori da nire sendotasunik handiena erronka handi honi umiltasunez eta ilusino handiz aurre egiteko orduan. Kalean ikusten nozuenean hurbildu eta zuen beharrak, kezkak eta asmoak azaldu. Mungia proiektu komun handia bihurtzen jarraitu gura dogu eta horretarako zuon beharra daukat, zuok guztiok behar zaituegu bidean aurrera egiteko, aurrera jarraitzeko ”.

Hauteskunde-programaren ildo nagusiak

Erkoreka Baraiazarrak azaldu dauenez, hauteskunde-programaren ildo nagusien artean honeek nabarmentzen dira: udalerriaren urigintza-garapen ekitatiboa eta jasangarria; irisgarritasunaren hobekuntzea, guztiontzako Mungia lortzeko konpromisoan. Horrez gain, adierazo dauenez, kirola-osasuna binomioaren bultzadan be aurrera egiten jarraituko da, kaleko kirolaren bidez, besteak beste; bertako produktuak eta establezimenduak babestuko dira eta enpresakaz batera lan egingo da; eta energia barriztagarriak bultzatuko dira.

Une oro, hautagai jeltzaleak aitatu dauenez “Udal hurbila, eraginkorra eta gardena. Beti be, personak erdiunean egonda, alkarteakazko… partaidetzea eta lana sustatuz”.

Bere agurrean, EAJ-PNVko Mungiako alkategaiak nortasunak bere alderdiarentzat eta hautagaitzarentzat dauen garrantzia aitatu dau. “Herri euskalduna gara eta ekintza planez, herritarren partaidetzarako guneez eta “arnasguneez” horniduko gara, Olalde Aretoa erdiunean dagoala, Bizkaian erreferente izango dan eta askoz gehiago emongo deuskun kultur gune lez”.