MUNGIA

Berriak

BERRIA

2015/05/21

ARGUMENTU BARIK GERATU ETA IRAINA ERREKURTSO BAKARRA

Ehbilduren azken idazkia Ostabere tokatzen zaigu Ehbilduren idazki-edo bati erantzutea; berriro kontrara jardun du, berriro ganorazko proposamenik egin barik. Behar den moduko eztabaid baterako orrialde bat baino gehiago behar da, baina puntu batzuk aipatu nahiko genituzke. Izan ere, esaten dena jagon egin behar da, baina, gainera, nola esaten den ere jagon, zaindu, egin behar da. Ematen duenez, argumenturik ez daukatenean, batzuek “ez ote da izango...?” maltzurraren errekurtsoa baino ez daukatela. Ea, bada:

BERRIA

2015/05/16

Entzun eta erantzun. 2015-2019rako Programa

EAJ-PNV-n argi daukagu: lehenengo entzun eta, ostean, proposatu. Alderdi edo talde moduan daukagun urtetako eskarmentuak ondo erakutsi digu Mungian behar dena ondoen dakigunok berton bizi garenok garela. Denok, nork bere ikuspegitik. Herri bat, nazio bat, behe-behetik eratzen da, etika politikoa nagusi, denon ongizateari begira, bertoko bizilagunakaz bat eta luzarora begira. Hemen ez duzu topatuko gezurrezko promesarik, ezta inork egiten duena dela eta kritikarik. Nahiago dugu egiten dugunagatik baloratzea, hankasartze eta guzti, apal-apal baina harro gagoz eta egin dugunaz eta, batez ere, gure Herriagatik eta Mungiagatik egin nahi dugunaz.

BERRIA

2015/05/15

BERRIA

2015/05/14

Mungiako EAJ-PNV-k bere programa aurkeztu du maiatzaren 14an, Andra Mari gunean egindako mitinean.

250 bat pertsonak entzun genituen Ager Izagirreren proposamenak; beragaz batera jardun zuten Ana Otaduik (Bizkaiko Batzar Nagusietako Burutzarako hautagaia) eta Itsaso Atutxak (Bizkai Buru Batzarreko Burua).

BERRIA

2015/05/05

Denona ulertzeko modu bi dagoz, antza. Mungiako beste gazteok, zergatik ez gauza bera?

Mungian eguen gauean, hogeita hamarren bateko talde batek (edozein izen ipintzen diegula ere, agerikoa da nork eragiten duen) Mungiako lokal publiko bat (herriarena) okupatu dute: Torrebillelako errota zaharra. Askorik ez da azaldu behar hau hauteskundeetarako ekintza bat baino ez dela ikusteko. Baina larriena da pentsamolde eta jarduteko modu batzuek daukaten publikoaren kontzeptua. Herri berean bizi gara, elkar ezagutzen dugu, elkarrekin egoten gara. Eta horregatik, hain zuzen ere, argi egin behar dugu berba: gazte talde bat batu egiten da, herriarena den lokal bat hartu (beste elkarte batzuek irten egin behar izan dute hortik, antza, lokalaren egoera dela eta) eta eurentzat dela erabakitzen dute. Mungiako gainerakoek euren lokalak ordaindu egin behar dituzte eta betebehar batzuk bete behar dituzte, arauek horixe eskatzen digute eta. ¿Eta denok gauza bera egingo bagenu, posible izan liteke horrela eratutako herri bat? Mungiako gainerako 2.500 bat gazteok (17-30 urte artekook) gauza bera egiteko aukera daukagu? Gutxien-gutxienean, Mungiako gazteria osoaren izenean berba ez egiteko eskatzen diegu (eurentzat nahi dute). Mungiako EGI (Eusko Gaztedi)

BERRIA

2015/05/04

POLITIKA EGITEKO LEHENGO MODU BERA

Bildu y el partido Asociacion Cívica Monte Berreaga

Bizkaia

2015/04/29

Rementeriak hitza eman du 100 milioi euro inbertituko dituela Bizkaiko eskualde guztietako bideak hobetzeko

Ahaldun nagusirako hautagai jeltzaleak aurreratu du honakoa ez dela “lan handiak egiteko garaia” eta azpimarratu du Bidesarea Eginez plana izango dela hurrengo legegintzaldian azpiegitura alorrean burutuko den lehen jarduera.

BERRIA

2015/04/15

EAJ-PNVren udal hauteskundetarako hautagaien aurkezpena

Apirilaren 17an, ilundiko zazpietan, 19:00, Andra Mari Gunean

BERRIA

2015/04/13

Herrikideon ideiak eta proposamenak batzen.

Mungiako EAJ-PNV-k jo ta ke jarraitzen du

BERRIA

2015/04/04