Berriak
Bizkaia
2016/06/21
Estebanek baieztatu du euskal selekzioen gaia “lege kontua” baino, “borondate politiko kontua” dela
Kongresurako EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendaburuak baieztatu du gai hori ere “euskal agendaren” barruan dagoela eta hurrengo legealdian ere “Madrilen oso presente” egongo dela
Bizkaia
2016/06/20
“E-26ko hauteskundeen ondoren Madrilen aurkeztuko dugun lehen ekimena, berriz ere, euskal siderurgiari buruzkoa izango da" hitzeman du Estebanek
Bizkaitik Kongresurako berraukeratua izateko aurkezten den hautagaiak berretsi egin du EAJ-PNVk industriaren alde egiten duen apustua, eta funtzioko Gobernuak sektore honetan ezer ere egin ez izana salatu du.
Bizkaia
2016/06/17
Ortuzarrek euskal hiritargoari eskatu dio “boto berdea” ematea, Espainiako lau alderdiei “gola sartu ahal izateko”
Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, Itxaso Atutxak eta Aitor Estebanek Amorebieta-Etxanon aldarrikatu dute Euskadik Eurokopan eta nazioarte mailako gainerako lehiaketetan parte hartu ahal izatea: “ Galesek edo Gibraltarrek ahal badute, zergatik guk ez?
Bizkaia
2016/06/15
Ortuzarrek salatu du Euskadi lauko eztabaidan “hauteskunde-trofeo” gisa baino ez zutela aipatu
EBBren presidenteak, Itxaso Atutxak eta Aitor Estebanek ekainaren 26ra begira mugitzeko deia egin dute Basaurin, Espainiako lau alderdiei eman beharreko erantzun gisa “euskal emakume eta gizonez ahaztu direlako”.
Araba
2016/06/13
Gizartean eratzen ari den euskal udalen normaltasun politikoa, ekonomikoa eta soziala nabarmendu du Urkulluk
Lehendakariak eta Vitoria-Gasteiz, Bilbao eta Donostia hiriburuetako alkateek euskal udalen eraketaren lehen urteurrena ospatu dute; izan ere, euren ekarpenak “funtsezkoak” izango dira Euskadi mundu zabalean kokatzeko.
BERRIA
2016/06/11
Ekaina edo bagilaren 15ean Uri Batzarra
Batzarra: 2016ko bagilaren 15ean, eguaztenez, Batzokian [lehenengo deialdia arratsaldeko zazpi t’erdietan (19:30); bigarrena zortziak laurden gitxiagotan (19:45)]
Bizkaia
2016/06/10
Aitor Estebanek esan du EAJ-PNV izango dela Madrilen hezkuntza alorrean “guri gola sartzea” eragotziko duen atezaina
EGIko gazteekin egin den topaketan, Kongresurako Bizkaiko hautagaiak Euskadiko gazteei eskatu die EAJren alde bozkatuaz bestelakoak direla erakustea eta euskal autogobernuaren defentsa babestea, autogobernu horrek suposatzenduelako “osasun hobea, ongizate estatu hobea eta, jakina, hezkuntza sistema hobea”
EBB
2016/06/09
EAJ-PNVk herritarrei ohartarazi die ‘euskal agenda‘ “Euskadin erakusten” baina “Pancorboko tuneletan ezkutatzen” duten alderdien kontra
Iñigo Urkullu Lehendakariak eta EBBren presidente Ortuzarrek jeltzaleen kanpaina ireki dute gaur Vitoria-Gasteizko oinezkoen kale batean: “Asko, asko dago jokoan Euskadirentzat eta EAJ abenduaren 20ko gogo eta irmotasun berberarekin, edo are handiagoarekin aurkeztuko da”.
EBB
2016/05/07
EBB
2016/05/07
Urkullu: “Euskadin, onena iristeko dago”
Iñigo Urkulluk hitzaldi sentikorra egin du Gasteizen Aberri Batzarrak udazkenean ospatuko diren hausteskundeetan Lehendakarigai izendatu eta gero
EBB
2016/05/07
Ortuzar: “Iñigo Urkulluk pertsonifikatzen du euskaldunon egiteko modu ezberdin hori”
Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak hausnarketa egiteko gonbita luzatu die herritarrei: “Galde diezaiotela euskaldunek beren buruari ea lau alderdi espainiarrek konfiantza merezi duten azken lau hilabeteotako porrotaren ondoren”
BERRIA
2016/03/27
Urkullu: "Euskal ereduak ekonomia errealaren aldeko apustua egiten du"
"Duela lau urte eskas Herri hau atzeraldi egoeran zegoen eta enplegua galtzen ari zen. Baina kudeaketari zorroztasun osoz ekin genion, pertsonak helburu gisa jarri genituen eta suspertze ekonomikoa babestu genuen, eta 2014 urtean egoerari buelta ematen hasi ginen. Bederatzi hilabete beteko ditugu segidako hazkundearekin eta enplegu sorrerarekin. Aurrera egiten ari gara baina inor atzean utzi gabe".